argia.eus
INPRIMATU
30 urte bete ditu Santurtziko Antzerki Jaialdiak
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko urriaren 21
Hogeita lau ikuskizun eskainiko ditu Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 30. edizioak, urriaren 23tik azaroaren 28ra bitartean. Emanaldi gehienak Serantes kultur aretoan izango dira, horien artean Rigoletto opera eta Brasilgo Quasar dantza konpainiaren ikuskizuna (argazkian). Kale antzerkiaren egitaraua lau emanaldik osatuko dute: Soka (Kukai konpainiarena), Caídos del cielo (Paloma Pedrero), Tocata y Fuga (Zanguango) eta El Show de la patera rosa (La Pez).