Fernando Bustillok eta Ekain Martinez Lizarduikoak idatzi dute Ura, gizadiaren ondarea liburua. Gaiak argitaletxeak publikatu duen liburu honen helburua, zera da: ulertaraztea, ura ezinbesteko elementua dela gizadiaren garapena ulertzeko. Horretarako uraren inguruan eraikitako zibilizazioen historia errepasatu dute egileek. Atzera botatako begirada horretan garrantzi berezia eman diote Euskal Herriari, urak toponimian, errituetan, burdinolen sorreran eta abarretan betetako lana azpimarratuz. Baina egun, ura gatazka iturri ere bada, munduko baliabide hidrikoak ondo banatuta ez daudelako. Zer egin horren aurrean? Nola eragingo dio arazoak biharko Euskal Herriari?