argia.eus
INPRIMATU
Futbolzalea
Joxemari Ostolaza 2013ko maiatzaren 02a
Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza
Naizenik ezin uka. Gaztetan, gure garaian eta bizi genuen munduan ez zuen harro bizitzeko egokierarik ematen. Herriaren opioa, beste erlijio bat gehiago. Ez bagenuen gure zaletasun hura ezkutuan gordetzen ere, bilkuratan jokalari ginela esatera behartuak ginenean, lotsa puntu bat inork ez zigun baztertzen. Orain, zuzenean gazte mailako partidak ikustea dut gogoko. Profesionalak telebistan. Gure inguruan, egun, bi gazte ditugu modako: Griezman eta Munain. Biak ere goleatzaileak. Ezkertia bat eskuintia bestea. Bere auzoko taldetik profesional gunera jauzi emanarazi zietenak haurtzaroan. Ongi doakie biei orain artekoa, egunkarietan, irratietan eta telebistatan etengabeko agertzeak ez baldin baditu zozotzen betiko. Bada beste bat orain urte bi edo bazterrek zorabiatu zutena. Hau ere ezkertia, Gasteiz aldetik Badiola izeneko batek Zubietara ekarria. Orain bi aste Reala Bk UDAri (Aretxabaleta) sartu lehen gola egin zuena, areaz kanpotik ezkerrez jotako zartako siku batez. Morgado du izena eta internazionala da aspalditik. Laugarrena izaki eta hirugarrena deitzen dioten mailan ari da jokatzen futbola telebistatzeko monopolioen kameretatik urrun, beste hainbaten antzera hedabideetan ez dagoena jokalari ez bailitzan.