Bolonia

Platanoak jaten dituen jende ugari dago Euskal Herrian. Era guztietako platanoak. Gaurkoan, arruntez hitz egiten ari naiz. Baina, hemen, jakingo duzuenez, inork ez ditu jasotzen.

4X4 ederrak ikusten dira gure mendietan, baina erregaia ere kanpotik dator. Bestalde, zenbait ospakizunetara hurbildu beharrik ere ez dago, jendeak janzten dituen trapuen arteko norgehiagoka imaginatzeko; eta, hemen, zaharrenek bakarrik dakite jostun lanaz.

Kontsumitu egiten ditugun gauza gehienen nekean ez dugu parte hartzen, eta, egia esan, horietako gauza dezentek ordaintzen duguna baino askoz gehiago balio du. Pertsonen bizitzaz ari naiz, eta ez gara konturatzen, gu ez. Munduko hiritar gehienentzat, ordea, oso ongi bizi gara hemen, erailketa hutsean. Dena den, kriston guayak garenez, badaezpada, nahiago dugu gure koadrilatan etorkinik ez egotea goiko lerroetan esandakoaren funtsezko esanahiaz jabetzea baino.

Proba egizue bestela: hitz egiezue gure parke eta gozotegietako amatxo ultraeskuindar horiei munduko beste lekutako pertsonen baldintzez. Zinemaldiko zein pelikulaz ari zareten galdetuko dizuete. Honek ez gaitu harritu behar; zenbait eskalatan, hemen, denok gara kontserbadore, kontrakoa frogatzen ez dugun bitartean, behintzat. Eta artifizio ekonomiko hau guztia mantendu ahal izateko, beste gauzen artean, Bolonia!

Hortaz, unibertsitateetan ikasmaila jaitsi egingo dute, dena erraztasunak izango dira, lizentziatura lau urtetan, baina, eta hau ez dute gehiegi komentatzen, ikerketa maila ingeniaritzan, medikuntzan eta abar. Nazioartekoa izanik, ezin jaitsi, herri edo kolektibo gisa, ondoko hamarkadan Asian arroza jasotzen amaitu nahi ez badugu edo etorkin brasildar gehienen lana hemen izaten, gure seme-alabek Txinan egin behar izatea nahi ez badugu.

Ondorioz, maila konpetitiboa eskuratzeko, azkenean eta halabeharrez, belaunaldi gazteek gutxienez bi urte gehiago egin beharko dute unibertsitatean, master ala dena delako kontuekin. Helduen belaunaldiak dagoeneko euren etorkizunaren zati bat merendatu egin baitu.

Platano eta guzti, aizu!

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude