Hizkuntza, diskriminazioa eraikitzen

  • Hizkuntza ekintza soziala eta intentzionala da. Abiapuntu horretatik, hizkuntza nola erabiltzen dugun aztertzeak hainbat arazo sozial zergatik egonkortzen den hobeto ulertzen lagun diezaguke, esaterako, emakumeen aurkako diskriminazioa.
    Garbiñe Ortiz EHUn gizarte-psikologian aditua da. Estereotipoen eta hizkuntzaren arteko harremanak ari da ikertzen.
Kitto
Zaila da gizakiok hizkuntzaz baliatzen ez gareneko egoerarik irudikatzea, komunikaziorako tresna nagusia baitugu. Izan ere, hizkuntza sistema abstraktu edo sinbolikoa izateaz gain, hizkuntza erabili egiten dugu etengabe, eta hori egitean, hizkuntza ekintza bihurtzen dugu. Jendeak gauzak lortzeko, helburuak betetzeko, erabiltzen du hizkuntza. Are gehiago, hizkuntza erabiltzea ekintza soziala da, besteak eragiten dituen ekintza baita, eta ondorio sozialak ditu pertsonen arteko harremanetan, eta oro har, mundu sozialean, errealitateaz zabaltzen dugun irudikapena ez baita erabiltzen dugun hizkuntzatik askea.

Hizkuntzaren erabilerak ondorio sozialak ditu

Ondorio horien artean, estereotipoak egonkor iraunaraztea dugu, edo beste era batean esanda, desberdintasuna edo diskriminazioa zuritzeko erabiltzen diren elementu horiei eustea. Estereotipoak, –genero-estereotipoak, hain zuzen– emakumeen eta gizonen berezko ezaugarriei buruzko uste-multzoak dira eta alderdi deskriptiboa zein preskriptiboa barneratzen dituzte. Alegia, emakumeak eta gizonak nolakoak diren eta nolakoak izan behar duten agintzen dute estereotipoek. Esaterako, gizonak emakumeak baino independenteagoak eta emakumeak gizonak baino emozionalagoak izatea espero da. Edo, pilotuak gizonak dira eta haurtzaindegiko irakasleak emakumeak dira jendearen igurikimenen arabera. Eta horra hor estereotipoen maltzurkeria: estereotipoen eskutik generoa kausa bihurtzen da, bestelako faktore psikologiko, sozial eta egiturazkoei muzin eginez.

Emakumeak emakume direlako eta gizonak gizon direlako azaltzen da batzuen eta besteen egoera. Horregatik, sistema justifikatzeko teoriak azaltzen duenez, estereotipoek taldeen estatusa gordetzen laguntzen dute eta desberdintasun sozialak justifikatzeko ideologien parte lirateke. Beraz, genero-estereotipoak zergatik eta, batez ere, nola mantentzen diren azaltzeak harreman esplotatzaileak luzaroan irautea ulertzen laguntzen du. Azalpen horretan hizkuntzaren erabilera da gakoa.

Helburu hori izanik, gizarte-psikologiatik hainbat ikerketa diseinatu genuen. Informazioa biltzeko galdesorta erabili genuen, non genero-estereotipoekin bat (eta aurka) egiten zuten egoerak aurkezten genituen. Bi ikerketatan egoera horiek marrazkien bidez irudikatzen ziren (emakumezko edo gizonezko bat portaera bat egiten); hirugarren ikerketan hitz gakoak aurkezten ziren binaka (emakumea edo gizona - sentibera edo gaitasun handikoa). Ikerketako parte-hartzaileei –16 eta 20 urte bitarteko gazteak– egoera horiek labur (ehun bat hitzetan) deskribatzeko eskatu zitzaien. Deskribapen horietatik hizkuntzaren abstrakzio maila lortu genuen. Horretarako, egoerak deskribatzeko parte-hartzaileek erabilitako hizkuntzaren egiturazko ezaugarrien erabilera erlatiboa aztertu genuen.

Estereotipoak iraunaraztean hizkuntzak duen zeresanari heltzeko, horrelako azterketa pragmatikoa egitea funtsezkoa da. Esanahitik askea den azterketa da eta, beraz, sotilagoa. Azterketa pragmatiko horrek komunikazioan erabiltzen diren hizkuntza-kategoriak hartzen ditu kontuan (ekintza-aditz deskribatzaileak -EAD, ekintza-aditz interpretatzaileak -EAI, egoera-aditzak -EA eta adjektiboak -ADJ). Hizkuntza-kategoria horiek mailarik zehatzenetik edo behagarrienetik mailarik abstraktuenera edo interpretaziorik handienera doan continuumean kokatzen dira eta ezaugarri bereizgarriak dituzte. EAD kategoriarik konkretuena da (adibidez, jo, deitu, eman); hurrengoa EAI da (min eman, lagundu, oparitu); EA kategoria dator ostean (gorrotatu, estimatu, gogoan izan); eta ADJ abstraktuena da (gaiztoa, jatorra, azkarra). Komunikazio-egoera batean hizkuntza-kategoria horiek mezua egituratzeko erabiltzen dira. Honela, egoeraren, gertaeraren edo talde baten inguruko gure hautemateak edo usteek –sozialki partekatutakoak– agintzen dute zer esaten dugun eta nola esaten dugun; alegia, portaera edo gertaera bera hizkuntzaren abstrakzio maila ezberdinetan adieraz dezakegu sinesmen haien arabera. Era berean, hizkuntzaren erabileraren eta pentsamendu sozialaren arteko lotura norabide bikoa izanik, hizkuntzaren erabilera ezberdin horren bidez portaerari eta portaeraren egileari buruz entzuleriak egiten duen irudikapena ere ezberdina da.

Hizkuntza-erabilera genero-estereotipoak mantentzen

Esaterako, hurrengo adierazpenak egoera bera komunikatzeko erabil daitezke: batek beste bat besarkatzen du (EAD), bat bestea animatzen saiatzen da (EAI), bat besteaz kezkatzen da (EA), bat sentibera da (ADJ). Horrelako adierazpenen abstrakzio mailaren arabera entzuleriak ateratzen dituen ondorioak denborarekin eta espazioarekin daude lotuta –deskribatzen den portaeraren egonkortasun eta orokortasunarekin, hain zuzen–. Honela, era konkretuan deskribatzen dena (besarkatu edo saiatu erabiliz) gertaera zehatz eta isolatu gisa interpretatzen da, testuinguruari lotuta eta ez egileari, eta beraz, ez du estereotipo moldea hartzen, salbuespen gisa hartzen baita.

Bestalde, hizkuntza abstraktua erabiltzeak (kezkatu edo sentibera erabiliz) gertaera egonkor eta iraunkorra dela pentsatzera darama, errepikatzeko aukera handikoa eta egilearen adierazgarria; hortaz, hizkuntza abstraktuan adierazten denak estereotipo bihurtzeko baldintzak betetzen ditu. Horregatik, maizago entzuten dugu Ane besteaz kezkatzen dela edo sentibera dela eta Mikelek, aldiz, bestea besarkatzen duela edo animatzen saiatzen dela. Kasu batean zein bestean, estereotipoak hor dirau, emakumeek sentiberak izan behar dute (eta hizkuntza abstraktuagoan irudikatu eta adierazten da); gizonek, aldiz, konpetenteak, ez sentiberak (eta hizkuntza konkretuagoan irudikatu eta adierazten da).

Ondorioz, desberdintasuna justifikatzeko erabiltzen diren genero-estereotipoak hizkuntza erabiliz ezagutarazten dira (zer eta nolakoa) eta gizartean hedatutako ezagutza (nola) bihurtzen dira haiek egonkor iraunaraziz.

Eraldaketarako bidean

Egun, adostasun zabala dago generoaren arazoaren oinarrian emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasun soziala dagoela, hau da, botere-desberdintasunak erabakiak hartzeko esparru ekonomiko, politiko eta sozialetan. Halere, arazoa ez omen dago oinarrizko eskubideen aitortzan, eskubide horiek ukatzeko ematen diren zuribideetan baizik. Hizkuntza, talde arteko testuinguruetan, aurreiritziaren neurri bihurtzen da –sotila edo ezkutua– taldeei buruzko estereotipoak sortu edota mantentzen laguntzen duena. Alde horretatik, hizkuntza mundu sozialean eragiteko tresna boteretsua da, errealitateaz zabaltzen dugun irudikapena dela medio. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna iraunkorra bezain mingarria den errealitate hau hizkuntza erabiliz egonkortzeko ala eraldatzeko aukera dugu.

ASTEKARIA
2009ko urriaren 11
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude