Galeuzca: Nazioen batasuna Estatu uniformearen aurrean

  • Xosé Estévezen Galeuzca: La rebelión de la periferia (1923-1998) ezohikoa da: historialaria posizionatu egiten da eta hausnarketa politikoak egiten ditu Galeuzcaren ibilbideaz. Liburuak bide ematen du mugimendu historikoaren zereginaz eta nazioen arteko harremanez hitz egiteko.
Gernikaren bonbardaketa gogoratzeko 1945ean Galeuzcak antolatutako ekitaldia Montevideoko "˜Gernika plazan"™.
“Idazle umil honek nabarmen ikusi ahal izan du euskaldunen eta galiziarren arteko harreman onak, batez ere abertzaleen artekoak, Galeuzcak utzitako arrasto historikoaren ondorio direla parte handi batean; sinbolo, mugarri eta mito trinazionalera goretsia”. Xosé Estévez Quirogan (Lugo, Galizia) jaio zen eta hori esaten duenean badaki zer dioen. Deustuko unibertsitateko historia irakasleak dezente ikertu du Espainiako Estatu barruan dauden nazioen arteko erlazioa, eta Galeuzcaren bultzatzaileetako bat da gainera. Orain, perspektiba historikoa galdu gabe, hausnarketatik eta salaketatik gehiago duen liburu labur bezain sakona kaleratu du: Galeuzca: La rebelión de la periferia (1923-1998).

Estevezek ezinbesteko jotzen du periferia horretako abertzaleen batasuna Espainako Estatuaren “ofentsibaren aurrean”, eta kontra egiten die Galeuzca mugimendu ezdeusa izan dela diotenei. “Akordio galeuzcatarrak, estatu-nazioen hitzarmen internazionalak bezain operatiboak izan dira, azken hauek garaipen arkuetatik pasa izan baitituzte bere interesa zalantzan jarri orduko”, dio historialariak.

Carod-Rovira: “Galeuzca naturala”

Josep-Lluis Carod-Rovira Esquerra Republicanako presidenteak egin dio hitzaurrea liburuari. Paradoxikoki ERCk ez du gaur egun mugimendu horretan parte hartzen, baina historikoki Galeuzcaren sustatzaile nagusietako bat izan da. Carod-Roviraren esanetan periferiaren matxinada posible izango da soilik nazio katalana, euskalduna eta galiziarra hornitzen badira plataforma zabal, anitz eta adierazgarri batez. “Konplizitate espainiarra” ez litzatekeela gaizki etorriko dio, baina alde horretatik “arrakastarako aukerak” ezkortasun handiz ikusten dituela aitor du. Dena den, politikariak ez du etsitzen: “Bitartean, Galeuzca natural moduko horrek existitzen jarraituko du, espontaneoa, sintzeroa, izaera indibidualekoa, ofizialki antolatu gabea”.

Galeuzca-tik Galeuscat-era

Akronimoa 1933an agertu zen lehen aldiz Euzkadi egunkarian EAJko Telesforo Monzon eta Teodoro Hernandorenak sustatuta. Galeuzca osatzen zuten hiru nazioen (Galiza-Euskadi-Catalunya) arteko harremanak XIX. mendetik datoz, baina aurrekaririk nagusiena 1923ko Aliantza Hirukoitza izan zen. Ordurako, formazio abertzale tradizionalen alboan bazeuden hainbat alderdi erradikalago. Accio Catalá-ren deiari erantzunez hitzarmena sinatu zuten Bartzelonan Diadaren egunean, irailaren 11n. Istiluak izan ziren eta badirudi abertzale horien jarrera gogorrak Primo de Riveraren kolpea akuilatu zuela. Erbestean Francesc Macia politikari mitikoak mugitu zituen harremanak, eta urte batzuen ondoren, II. Errepublikak ateak ireki zizkion hiru nazioen arteko Galeuzcari, 1933ko Compostelako paktuarekin. Estatu federalaren eta estatutu propioen aldarrikapena izan ziren nagusi urte horietan.

Compostelako paktua sinatu ostean, zenbait politikarik bidaia luzea egin zuten elkarrekin Euskal Herrian eta Katalunian barrena. Xosé Estévezek bidaia hartan parte hartu zuen Alvaro das Casas galiziarraren egunerokoa itzuli du, eta bertan, ederki ikus daiteke urte horietako giroa: EAJren batzokietako antolaketa “perfektua”; Donostiako bainuzale maketoak; euskararen galera –“minoria oso txiki batek soilik hitz egiten du hemen”– ; Lizarrako errekete airea eta Fortunato Agirre alkate separatistaren hitzaldia... Honela iragartzen du, azkenean, das Casasek: “Herria, irakiten, behin betiko borrokara jaulkitzeko momentuaren zain dago; garaipena segurua da”. Dokumentu baliotsua da, baina ez da euskarara itzuli, gaztelaniara baizik. Hain zuzen, Koldo Izagirrek liburuaren aurkezpen egunean salatu zuen hizkuntzari garrantzi gutxi eman izan zaiola Galeuzcako itunetan.

Gerra zibilaren ostean, Galeuzcak erbesteak markaturik egingo ditu pausoak. Londres, Buenos Aires, Caracas, Paris... horietan guztietan izan ziren kontaktuak eta hitzarmenak izen eta talde ugariren eskutik (Castelao, Agirre, Batista i Roca...). Baina Galeuzca, paktu sendorik gabe iritsi zen Espainiako trantsizio politikora, eta testuinguru garrantzitsu horretan, akronimoa baliatzeko saiakerek porrot egin zuten. Beraz, 1998ra arte ez da izango hiru nazioetako alderdien arteko beste akordiorik. Urte horretan CIU, BNG eta EAJk Bartzelonako paktua sinatu zuten,“Galeusca” berriari sorrera emanez, eta 2006an “Galeuscat” izatera pasatu zen mugimendua.

Marka elektorala baino gehiago

Galeuzca: la rebelion de la periferia-tik atera daitekeen konklusioetako bat da mugimendua egoera politiko larrietan suspertu izan dela. Gainera, egilearen ustez entente operatibo bat baino gehiago da, hori erakusten du “zentralismo jakobinoaren erreakzioak”.
Dena den, garaian-garaiko akordioek izaera ezberdina izan zuten. 1923koak, independentzia lortzeko, behar izanez gero borroka armatua defendatzen zuen, “odola sakrifizioan nahastu” zioen; 2006koak, aldiz, estatu plurinazionalaren alde egiten du. Jakina denez, 2009ko Europako hauteskundeetan BNGk Galeuscat koalizioa utzi zuen interes elektoralengatik, agerian geratuz gaur egungo ententeari sendotasuna falta zaiola. Estevezen iritziz, gauza zaila den arren, beste sektore batzuk ere parte hartu beharko lukete Galeuscat-en (ERC, Aralar, EA, NaBai, ezker abertzalea...), helburu honekin: “Handitzen ari den uniformizatzearen aurka tresna eraginkorra izatea”.
Historialarien eta idazleen Galeuscak
Historialarien eta idazleen Galeuscak
Galeusca hitza ez da soilik ikur politiko gisa erabili izan, zentzu zabalagoan ere hartu izan da, horren adibide da duela urtebete inguru Galizia, Euskal Herria eta Herrialde Katalanetako historialari ugarik Bartzelonan sinatu zuten manifestua, historiaren “Estatu ikuspegiari” aurre egiteko, besteak beste. Horretarako bilera eta kongresu bateratuak egingo dituzte Galeuscaren izenpean.

Idazleak Arantzazun, asteburu honetan

Idazleen Galeuscak ibilbide luzeagoa du. 1984an egin zuten lehen idazleen bilera Kataluniako Poblet herrian; iaz federazio gisa funtzionatzea erabaki zuten hiru herrialdeetako idazleen elkarteek. Aurtengo batzarra Arantzazun antolatu du EIEk Literatura txikiak, erronka handiak izenarekin eta lau ataletan banatuko dituzte jardunaldiak. Antolatzaileek bloga sortu dute eztabaidarako edukiak eta iritziak trukatzeko: www.blogari.net/galeusca2009.

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude