Argazkian irribarretsu


2013ko maiatzaren 02an
Katixa Agirre
Katixa AgirreDani Blanco
Auzoko gorilaren mehatxu kutunetako bat da: “Zure aurpegiarekin gelditu naiz”. Alegia, memorian atxikirik mantenduko zaitut. Alegia, hobe duzu hemendik aurrera kontuz ibiltzea.

Horixe bera egiten du poliziak ere jendea grabatzen jarduten duenean: ez da saiakera zinematografikoa, ezta mugimendu apurtzaile berri baten hastapena ere, betiko mehatxu makarraren gauzatzea baizik. Benetan ari dira gure aurpegiarekin geratzen, ez memoria, baizik eta bideo-teknologia lagun.

Artxibo erraldoi horrekin gero zer egingo duten beste gauza bat da –ezertxo ere ez, akaso– baina mehatxua bete egin dute. Aurpegiekin gelditu dira, beren ondasuna da hortik aurrera, eta ez gurea. Eta gero, antropologoren batek kontatzen badigu ez dakit zein oihanetako tribuak beldurra diola argazki-kamerari, arima lapurtzen duelakoan, barre egingo dugu. Bejondeigula.

Dena den, gaur egun –eta poliziari meriturik kentzeko inongo asmorik gabe– gutako ia edonoren eguneroko bizimodua grabatuta gelditu daiteke kaleetan barrena kokatu dizkiguten kamera mordoari esker. Apustu egingo nuke posible litzatekeela egun bateko edonoren joan-etorria birkonposatzea kamera horiei guztiei esker. Trafiko-kamerak, kutxazain automatikoetako kamerak, eraikin ofizial eta ez hain ofizialetako kamerak.

Muturreko kasu bat. Ezagutzen ez nuen hiri batean apartamentu bila nenbilela erdialdeko eraikin itxuroso bat aholkatu zidaten. “Hor baino hobeto ez zara inon egongo, oso leku segurua da” ziurtatu zidan harrotasunez apartamentu-bloke hura gomendatu zidanak. Zergatik galdetu nuenean, gertu zuen erantzuna: “Kameraz josita dago”. Eraikin hartan apartamentu txiki bat hartu nuen errentan azkenean. Eta egia zen: izkina guztietan zeuden ditxosozko tramankuluak, begi ilun eta alienigenak, sabaira itsatsita. Hainbeste zeuden non, apartamentu barruan ere kameraren bat edo beste egongo zela pentsatzera ailegatu nintzen –azken finean, inork ez zidan kontrakorik esan–. Zer zen goiko zera hori? Ke-detektagailu bat edo kamera bat? Argiak itzalita ibiltzen nintzen gehienetan.

Jada ez naiz bertan bizi baina hor nonbaiten egongo dira nire eguneroko irudiak: ni goizean, lo-aurpegiarekin, ni ikuztegira joaten, ni erdialdeko atzamarra erakusten pasillo bukaerako kamerari. Hori, apartamentu barruko kamerarena paranoia hutsa baldin bada, noski.

Askotan ordea, irrikaz espero dugu besteak gure aurpegiarekin gelditu daitezen. Gure irudia saldu baino, erregalatu egiten dugu. Askatu erreportari bat eta kameralari bat edozein kaletan. Ikusiko duzu zeinen azkar etorriko diren umeak eta helduak, erreportariaren atzealdetik keinuak egitera eta norberaren aurpegia agerian uztera. Famosoak izan nahi dugula izango da. Eta inoiz baino errazago jartzen digute.

Eta argazkiez ari garela, bururatu zait orrialde honetan agertzen diren hiru argazkien artean, nirea dela zaharrena orain. Akaso horregatik hasi dira horiztatzen argazkiaren ertzak? Bi argazki desagertu eta bi aurpegi berri sartu dira azken aste hauetan. Beteranoena naiz hemen bat-batean. Ez da ardura makala, aizue. Beste argazkientzako/kideentzako aholkurik ez dut ordea. Desioak besterik ez. Eta onak guztiak. Alde egin dutenentzat, bidaia on eta atseden goxoa. Etorri berri direnentzat, ttakunkada ozenak eta eztabaida sutsuak. Goiko argazki horietan irribarretsu jarraituko dugu, egon lasai.

Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude