Akorde minorrak Bilbon

  • Bilboko Kontserbatorioak uko egin dio sei ikasturte barru eskaintza elebiduna egiteari, bertako kide gehienak alde dauden arren. Erabakitzeko ahalmena daukatenek, baina, nahiago izan dute euskarak orain arte bezain zokoratuta jarrai dezala. Denetik dago EAEko kontserbatorioetan, baina oro har esan daiteke euskararen soinu-banda doinurik tristeenekin eginda dagoela.
214 ikaslek agertu zuten klaseak euskaraz jasotzeko nahia.Iñigo Azkona
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Oskar Gereñu musika irakaslea da. Hamalau urte egin zituen lanean Calahorran, Espainiako Errioxan, 2007ko irailean Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatoriora iritsi zen arte. Euskaltzalea da Gereñu, eta berehala ohartu zen Bilboko giroa, hizkuntzaz den bezainbatean, ez zela berak nahi zukeena: “Kurtsoa hasi eta berehala, lehenbiziko irakasle klaustroan, esan nuen ez nuela ia alderik igartzen, euskarari dagokionez, Bilboren eta Calahorraren artean. Orduan konturatu nintzen sentsibilitate bi zeudela gai horrekiko, biak ia antagonikoak”. Urte bi igaro dira, eta euskararen aurkakoa gailendu da nabarmen.

Klaustro hura eta gero, euskara taldea sortu zen kontserbatorioan, Gereñuren ekimenez. Borondate hutsetik harago joan nahi zuten, gauzak ondo egin nahi zituzten, eta ikasturte oso batek egin zien ihes euskara plan bat diseinatzeko modurik onenaren bila. Azkenean, Ulibarri programaren berri izan zuten, Eusko Jaurlaritzak sustatuta ikastetxeak euskalduntzeko helburua duen ekimena. “Jaurlaritzan esan ziguten gure ordura arteko urratsak, diagnostikoa barne, zuzenak zirela, eta euskalduntze plana programa horren barruan eginda dohainik aterako zitzaigula”. Gereñuk berak eta Unai Igartua lankideak hartu zuten batez ere plan hori diseinatzeko ardura, Jaurlaritzak jarritako aholkulari baten laguntzaz. Ordurako, ikasturtea agortuta zegoen. Irailera arte itxaron behar.

Euskaldun asko musika gaztelaniaz ikasten

Berehala jarri ziren lanean. Lehenengo eta behin, egoeraren diagnostikoa egin zuten xehe-xehe. Galdera bi izan ziren azterketaren ardatza: “Zein hizkuntza eredutan ikasten duzu kontserbatoriotik kanpo?”, eta “zein hizkuntzatan nahi zenuke ikasi kontserbatorioan?”. Bigarren galderari, 497 ikasleetatik 214k erantzun zioten “euskaraz” eta 271k “gaztelaniaz”. Beste hamabiri bost axola zien, behintzat euskara zekiten seinale.

Inkestako lehen galderak, berriz, argi utzi zuen D ereduan dabiltzan ikasleak gehiengo direla Juan Crisóstomo de Arriagan: %41. Horietan, gutxi gorabehera lautik batek esan zuen nahiago zuela gaztelania musika ikasketak egiteko. D ereduan ibiltzea eta euskarenganako atxikimendua ez datoz guztiz bat.

Kontuak kontu, ia ikasleen erdiak euskaraz ikasi nahiko luke Bilboko Kontserbatorioan, hortaz. Oraingoz, amets hutsa. Joan den ikasturtean, 77 irakasletik 46k betetzen zuten euskarazko hizkuntz eskakizunen bat, baina hiruk besterik ez zeukaten hirugarrena. Oskar Gereñuk dioskunez, eskolak antolatzeko garaian ordutegia da irizpide bakarra. “Hala, nik izan ditut gelak zazpi ikasle euskaldunekin eta erdaldun bakarrarekin”. Guztira, lengoaia musikaleko lehen hiru ikasturteetan dago aukera eskolak euskaraz jasotzeko. Hortik gora, bai lengoaia musikalak irauten duen beste hiru urteetan, bai goragoko ikasketetan, ezer ez.

Hori, taldekako lan teorikoari dagokionez. Baina kontserbatorioetako eskola gehienetan ikasle bakarrarekin aritzen da irakaslea. Euskaraz egitea, bien ezagutzaren eta borondatearen menpe dago, baina badira beste faktore batzuk. Bateko, euskarazko material falta. Besteko, irakasleen prestakuntza eskasa. Oskar Gereñuk berak, euskaraz ematea lortzen duen eskoletan, gaztelaniaren makulua erabili behar izaten du tarteka.

Helburua: eskaintza ele bietan

Egoera hori aldatzeko, azkenik, Hizkuntz Normalkuntzako Proiektua izeneko dokumentu mardula ondu zuen gure berbakideak. Helburu nagusia ez zen apartekoa ere, dioskunez. Esaldi batez laburtu liteke: plana betetakoan, sei urte barru, gaztelaniaz eskaintzen den eskola minutu bakoitzeko euskarazko beste minutu bat eskaintzea. Horixe zuen xede otsailean Eskola Kontseiluak bozkatu zuen txostenak, Ulibarri programan sartzeko epea agortzear zela. Aurretik, eta kontsulta hutserako, bozketak egin zituzten kontserbatorioko eremu guztietan (ikasle, irakasle, guraso, gainerako langileak...), eta denetan gailendu ziren Normalkuntzako Proiektuaren aldekoak. Sektore guztietako ordezkariak dituen Eskola Kontseiluak, berriz, ezezkoa eman zion.

Orain dela hamabost urte abiatu zenetik, Ulibarri programan sartzeari uko egin dion lehenengo ikastetxea izan da Bilboko Kontserbatorioa. Edo bigarrena agian. Jaurlaritzaren aholkuz, Oskar Gereñu Donostia eta Gasteizko kontserbatorioko ordezkariekin harremanean jarri zen, horietan ere prozesu bera abiarazi zezaten. Donostian onartu egin da euskalduntze proiektua, Gasteizen irakasle klaustroak berak bota du atzera. Bilbori dagokionez, ez da euskalduntze plan bat zapuzten den lehenengo aldia, Eusko Jaurlaritzako kideren batek Oskar Gereñuri jakinarazi zionez. Ezagutzen zituzten, nonbait.

Gipuzkoan askoz hobeto

EAEko hiru hiriburuetakoak dira Jaurlaritzaren menpeko kontserbatorioak. Baina badira udaletxeenak ere, batzuk oso garrantzitsuak. “Gipuzkoan Irun eta Bizkaian Leioa, hiriburuetakoei gailentzen ari zaizkie irakaskuntzaren zenbait arlotan”, adierazi digu Gereñuk. Bi horietara jo dugu beraz, ea euskarak zer leku daukan bertan. Irunen, lengoaia musikaleko sei urteetan daude euskarazko taldeak; goragoko mailetan, ikaslearen araberakoa da euskaraz ikastea ala ez. Izan ere, irakasle gehienek derrigorrezkoa dute hirugarren hizkuntz eskakizuna.

Bilbotik askoz hurbilago, bai distantziaz bai egoera soziolinguistikoz, Leioako Kontserbatorioan euskara ez dabil hain gozo. Bertako zuzendaritzari euskaltzaletasuna sumatu diogu, baina ordutegiekin arazo larria daukatela adierazi digute, arlo teorikoetan euskarazko talderik antolatzea galarazten diena. Euskararen presentzia bakarra buruz buruko eskoletan da, ahal denean noski. Kontserbatorioarekin batera musika eskola ere badute, eta hor lortu dute behintzat lehen kurtsoetan euskarazko taldeak antolatzea.

Bilbon orain zer?

Eskola Kontseiluak Hizkuntz Normalkuntzako Proiektuari ezetz esan eta gero, ez dirudi denboraldi batez halako ekimenik berriro abiatuko denik, are gutxiago kontuan hartzen badugu Oskar Gereñu, haize osasungarriagoen bila seguruenik, Donostiako Kontserbatorioan jardungo dela ikasturte honetan. Geratu direnei samina igartzen zaie. Pedro Guallarrek –joan den kurtsoko zuzendaria eta orain idazkaria– Gereñuren lana zein asmoak babestu zituen une oro. Guri ere lagundu nahi izan digu erreportaje hau osatzen, baina zuzendaritza-taldea ez du alde izan. Ez diote Argiari adierazpenik egin nahi izan, eta kontserbatorio barruan argazkiak egiteko baimenik ere ez digute eman. Giro gaiztoak badu alde onik, erreakzioa baitakar: esate baterako, Guallarrek, ahal duen heinean, jende aurrean paratzekoak diren iragarki eta bestelako agiriak hizkuntza bietan jartzeari ekin dio. Lan eskerga bezain txalotzekoa dauka aurretik.

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude