"Agora" Saria Dala-Ta...


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
A. Gregorio Zubiaga idazleari elkarrizketa.

"Agora" Saria Dala-Ta...
A. Gregorio. Zubiaga'ri Galdera Batzuek
A. Gregorio Zubiaga, Gabiri' ko pasionista gazteari galdera batzuk egin dizkiogu.
–Berandu xamar konturatu nintzan "Agoran"ko euskal-nobela-sari ortaz, eta orobat zure garaipenaz. Zerbait esango al diguzu zer-nola ori izan zan?
–Noski berandu eta gutxi konturatu giñala. Gabon aldean, aren berri jaso genduanean. Propaganda oso urria egin baitzuten ainbeste sariren aipamenerako. Sari-zale gutxi bildu giñan; beraz, gutxiren kontra lortutako garaipena aitatu dezu.
Aurten sari bakarra eman die euskerari; datorren urtean iru izango ditualakoa entzun det: nobelak ezezen, bai poesi ta antzerkiak ere. Euskera saritzeko diru pranko egon bear du ortik nunbait. Gure industrialak-eta... Erne, beraz, lumazaleok.
–Noiztik zure euskal-elerti zaletasun, eta zeintzuk izan dira zure maixuak?
–Iru urte bakarrik dira euskal - literaturako asi-masietan atera nintzala. Gramatika ta musika-saioak lagatzen zizkidaten bitarteak, euskeraz bete ta ornitu bear nituala oartu zitzaidan; euskal-seme jatorra izatea aintzakotzak artzen banuan.
Euskal-liburu guztiak izan dira nere maixu, eta loretan erle izan ezpanaiz ere, aiekandik artu det ia daukadan guztia. Ez naiz garbi-zale, ezta mordollozalea; eta bakartadean bizi ezpanintza, errikoiagoa aterako zitzaidan ene euskera. Gañera beti geratuko zait zerbait nere txikitako bizkai-kutsutik. Euskera osatuaren omenez izango al da.
–Zergatik, uste dezu, beraz, sari-jabe atera zerala?
–Ez nere euskeragatik, beintzat. Ortan ba-ziran ni baño entzutetsuagoak... Bear bada, erabilli nuan gaia ta esate-modua gustatu zitzaien.
–Ortik aurreratu bear zeniguke pixka bat. Ze gai ta ze estilo diozu?
–Orduko periodikoetatik artutako gaia da: Talidomida, izen beltza. Apika, nere nobela kaxkar au ere aren babez izugarrian sorturiko aur ziztrin bat baizik ezta. Zer egingo zaio, ba, jaio dan ezkero... Aur-iltzalle ura zala-ta, beraz, Akelarre' tik zear-mear, iñun diran personejeeri dantza arazi diet... nexka zoragarri baten bizitzainguru; Aren muñeka-jolaz eztiak, aren udaberriko amets lilluragarriak eta, azkenez, benetako aurraren ama izateak erakarri zizkion atsekabeak...
Berrogeitamar kapitulotan banatutako, eun hat orrialde dira, guztira. Letzalle nagienak ere errex irakurriko ditu.
–Begi-begiko gaia egiten zait orixe. Ze izen ezarriko eta noiz argitaratu bear dezu?
-"Errosario puskatu" deituko diogu, aitabitxi berriren bat azaltzen ezpazaigu azkenetan. Gure nexkatxen euskera-zaletasunaren zimikoz egindako lana det berau. Irakurgai-zaleak badira ere, euskerarik eztute irakurten. Aien gogoko zerbait egingo ote nuan? Itxaropena Argitaldaria, kolore pixka bategaz-edo, saiatu dedilla aien begi txukun-zaleak ziztatzen.
–Bejondeiela! Beste ezer azaldu nai zendun. gure aldizkarian?
–Eskerrik beroenak "Agora" sari - antolatzelleeri, Diputazio esku-zabalari eta gure Euskaltzaindiko arduraduneri. Orixe bakarrik.
Azterkari
6

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakUBIAGA1
GaiezKulturaLiteraturaSariakAgora
EgileezAZTERKARI1Kultura

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala nagusitu da Uruguain bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Eguneraketa berriak daude