"Serioski egiten dugu yeyea"

  • Bi alderdi ditu The Sparteensek. Fikziozkoa bata, benetakoa bestea. Fikziozkoan, 1960ko hamarkadan beraien yeye estiloari esker famatu egindako super-izarrak dira; orain, urteetako isilunearen ondoren, bueltatzea erabaki dute, Jo ta Ke, Zu atrapatu arte eta Txus bezalako kanta ezagunekin. Marradun orrazkerak, bizar izpirik gabeko aurpegiak, loredun soinekoak, euroak, irribarreak... Errealitatean berriz, Urruñako entsegu lokala konpontzen ari direla-eta, Hendaiara joan, eta hurrengo kontzertuaren aurretik azken entsegua egiteko tokirik lortu ezinik dabilen yeye taldea da The Sparteens.
The Sparteens
The SparteensNora Arbelbide
Bakeroak, bizar egin gabeak eta haserrea lokaleko arduradunek eskatu baino ordu gutxiago eman dizkietelako. Hala egin dugu hizketaldia Iban Rusiñol gitarra jolearekin, pertsonarekin, entseatzeko lekua lortu zain dagoela, une batez Douglas Nightingale, pertsonaia, albo batera utzirik.



Kontatu duzuenez, txantxa gisa sortu zen The Sparteens taldea. Maribel de Iriarte (abeslaria) eta zu telebistan yeye musikari buruzko erreportaje bat ikusten ari zinetela, otu omen zitzaizuen rock musikaren kanta ezagunak estilo hartara itzultzea. Txantxa oso serio hartu duzue, baina.


Nire lagun Paul Lux-i [baxu jotzailea] esaera lapurtuz, “txantxa oso asunto serioa da”. Proiektu osoa deskribatzen du esaldi horrek. Txantxa bat erdibidean utziz gero, ez da barregarri suertatzen. Bukaeraraino joan behar dela pentsatzen dut, nahiz eta ez dakidan gero lortzen dugun edo ez. Yeye estiloa guztiz asumitu, eta ahalik eta hoberen egiten saiatzen gara.

 


Kanta ezagunen yeye bertsioak egiten dituzue, nahiz eta fikzioan, noski, rock talde horiek diren The Sparteensen 60ko hamarkadako yeye kanten rock bertsioak egin dituztenak. Parodia da burura datorkidan hitza.


Saiatzen gara parodia ahalik eta gehien baztertu, eta benetan yeyea egiten. Benetako yeyea egiten. Soinu horrekiko eta harmonizazio horiekiko ahalik eta fidelen jokatzea da asmoa. Ez da parodia. Parodia da abesti orijinalarekiko, noski, baina nik estilo hori serioski egiten dut.

 


Rock mundutik zatoz zu, ordea. Yeye estiloa albo xamarretik pasatuko zitzaizula pentsatzen dut.


Espainiako telebistan ez zegoen besterik. Garai bateko film guzti-guztietan ageri ziren orduko yeye izarrak. Rocío Durcalenak edo Marisolenak ziren denak. Orain ere, ziur aski, film haietako baten irudi bakar bat ikusita, istorio guztia etorriko litzaidake gogora.



Badu nostalgia puntu bat, beraz, taldeak?


Nostalgia ez. Atzean, zintzilik gelditu zaidan zerbait da. Film haietan entzuten nuen musika asko gustatzen zitzaidan, eta asko gustatu izan zait gerora ere. Kostatu egin zait hori ulertu, onartu eta armairutik ateratzea, baina betidanik egin nahi izan dut halako musika, nahiz eta heavy metaletik hasi naizen.



Horregatik. Kanta hauek prestatzeko, lehenago ikerketa franko egin beharko zenuen.


Konponketak nola egin asmatzeko bai, baina kantu batzuk gogoan nituen aspalditik. Los Bravos, Los Brincos, Rocio Durcal... Gero ikerketa erraza izan zen, nik Espainia aldeko taldeak gogoan nituelako, eta Maribelek, berriz, Frantzia aldekoen berri eman zidalako. Hala sortu zen taldea, ni alde bateko taldeez ari nintzaiolako, eta bera, berriz, beste aldekoez. Ezagutzen ez nituen talde mordoa ezagutu nuen.



Eta badago bien arteko zubirik?


Frantzian yeyea lehenago hasi zen, eta soinu sinpleagoa zuen hasieran. Freskoagoa zen. Espainiara beranduago heldu zen estilo hau, eta instrumentazioak eta gainontzeko konponketak aberatsagoak bihurtu ziren. Nik nahiago dut Espainiakoa, egiten ziren konponketak asko gustatzen zaizkit. Baita Italiako yeyea ere. Rita Pavone, esaterako. Oso yeye partikularra da italiarra. Tonino Carotone entzutean hasi nintzen talde horiek ezagutzen.

 


Nahiko partikularra da zuena ere. Su ta Gar, La Polla, Sex Pistols, Nirvana eta halakoak yeye estiloan entzutea...


Ideia honekin aurrera segitzeko baldintza hori zen; yeyea egitea, baina gure garaiko abesti bortitzen bertsioak eginez. Asmoa zen testua eta musika ahalik eta aldenduen egotea. Horren arabera egiten dugu kanten aukeraketa, nahiz eta bertsionatu dugun Delirium Tremensen Ikusi eta Ikasi ez hain bortitza izan. Eskorbutoren baten bat egitea darabilkigu orain buruan. Los cojones me cortaría [barrabilak moztuko nituzke] eta hori guztia. Punk errepertorio osoa, egia esan, oso yeyea da, eta ez da kasualitatea La Pollak Tengo una chica muy yeye izeneko kanta edukitzea. Akorde berak errespetatuta, soinua aldatuz, oso erraza da punk kanta bat yeye bihurtzea.



Txus abestiaren bertsioa egin duzue. Garai batean Cojon Prieto y Los Guajalotes taldekoek rantxera bihurtu zuten kanta hori bera. Guajaloteak izan daitezke zuen erreferentzietako bat, agian?


Niretzat erreferente argia dira, bai, baina ez nuen haien bertsioa ezagutzen. Uste genuen lehenak ginela kanta horrekin halako ezer egiten, eta eskerrak ez genuen Guajaloteen bertsioa entzun, bestela, agian, beste kanta bat aukeratuko genuelako. Guajaloteak beti izan dira lehenak halako ideiak edukitzen. Rantxerak kantatzea, Tonino Carotone kanta italiarrak abesten aritzea... Toninok diskoa atera zuenean, pentsatu nuen: “Ze ona! Ze kabroia!”. Batzuetan zerbait otu, eta Iruñea inguru horretatik eginda heltzen dira ideia horiek. Lehendakaris Muertos eta jende hori guztia ere han ingurukoa da.



Joan den udazkenetik hona hilero bertsio bat atera duzue orain arte, eta single modura kaleratu. Bakoitza bere kutxan, eta bakoitza bere opariarekin. Kaleratu baino lehenago, ordea, kantaren egileari bidali dizkiozue. Zer erantzun jaso duzue?


Sex Pistolsi eta Kurt Cobaini ez dizkiogu bidali, baina ingurukoei bai, eta orokorrean erantzun oso ona jaso dugu. Ez dugu arazorik izan, eta batzuei asko gustatu zaie bertsioa. Ea hurrengoek nola hartzen duten.



Publikoari begira esfortzu berezia egiten duzue beti parte-hartzea bilatzeko; Twist lehiaketak antolatzen dituzue kontzertuetan, singleen artean lau baba ezkutatu, eta baba aurkitzen dituzten entzuleek hurrengo kantan ahotsak sartzen dituzte...


Twist lehiaketarena proba gisa egin genuen kontzertu batean, gag gisa, baina orain beti egiten dugu, eta kontzertuko nire unerik gogokoena da, jendea parte hartzera bultzatzen duelako. Funtzionatzen du, eta jendea animatu egiten da. Parte-hartzaileei dortsalak banatu, eta kopak banatzen dizkiegu gero irabazleei. Lehia gogorra izaten da batzuetan, Ipar Euskal Herrian, oso ohikoa baita rocka dantzatzea, baita rock akrobatikoa dantzatzea ere. Nibel altua izaten da zenbaitetan.



Bada esaten duenik rockak jada ez duela koskarik egiten. Ez omen du molestatzen. Yeyearen garaia itzuli da agian?


Egia da rock indartsua edulkoratzen hasia dela, aspaldi. Lehen ohituta ez ziren belarriek hobeto asimilatzen dute musika hori orain. Yeyea ere garai bateko rock eta twistaren bertsio edulkoratua da. Eta beraz, yeyearen garaia? Noski! Baina hitz bortitzekin!

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude