Elkarrizketak

  • Tere Irastortza ::Izendaezinaz

    Pamiela

    orrialdeak ::110

    prezioa ::13€

Izendaezinaz
Izendaezinaz
Tere Irastortzaren Izendaezinaz saiakera irakurtzean, Raymond Carverrek idatzitako lan handi baten izenburua heldu zait gogora: What We Talk About When We Talk About Love?

Carverrek, lan horren bitartez jakin izan zuen jasanezina edo debekatua zen hori izendatzen, eta bide beretik abiatu da orain idazle zaldibiarra: Zer esaten dugu amodioaz, heriotzaz zein beldurraz mintzo garenean? Aske al gara horietaz erosotasunez hitz egiteko?
Gai horien inguruko hausnarketatik abiatuz, arte dialektikoaren formulaz baliaturik, historiarekiko elkarrizketa pertsonala luzatzen du. Esan ohi da historia zera dela: bere horretan mantentzeko eta bizirauteko gauzatua den botere-diskurtsoa; eta konturatzen bagara, historikotzat hartzen den hori, modu naturalean emana dela pentsarazten zaigu. “Gizakiak aldakortasuna eta inguruneak iraunkortasuna isladatzen duela” zioten topikoak, jadanik zaharkituak gelditu zaizkigu; orain ingurunea aldakorra da, bere hastapen eta zergatiekin.

Zergati horien bilaketa-prozesu gogoetatsua da, ehun orrialde hauetan zehar irakurtzeko –eta idazlearekin mintzatzeko aukera ere– eskaintzen zaiguna. Printzipio erlijiosoei erroturiko hizkuntza eta historia baten –gure historia– analisia eginez, irakurlea hausnarketa horretan aktiboki parte hartzera bultzatzen du: Zer da Jainkoa? Nor naiz? Nor gara? Zer ikasiarazi zaigu? Izan ere, gaur egun garena –norbanakoa dena– ulertzeko ezinbestekoa baitugu aurrekoarekiko elkarrizketa gauzatzea, “gure pentsamenduak iraganik gabekoak ez direla uste dudalako”, idazleak berak dioen gisara.

Nori ez zaio gertatu zenbait gaien inguruan aritzean, tabuak zein dogmak direla eta ez direla, “esan-ez esan” gelditzen garela askotan, zergatia jakin gabe?

“Zildai horretatik askatzeko erabili ohi da literatura eta idazketa”. Esan ezina esangarri bihurtuz, albokoekiko elkarrizketa abiatuz, oraina aldatzeko eta garatzeko esperantzaz beteriko bidea zabaltzen dugu. Eta zer da literatura, ez bada esatari eta entzule baten arteko elkarrizketarako zubia?

“Gu” baten existentziaz jabetzen garenean, trukaketa horren beharraz jabetzean, ekin diezaiokegu norbanakoaren identitatea bilatzeari. Gizadiaz eta osatzen gaituen guztiaz galdetzea –bizitzaz, heriotzaz, amodioaz, beldurraz...–, norberaz galdetzea da.
Tere Irastortzak XXI. mendeko gizadiaz galdezka, hausnarketarako bide dialektikoa abiatu du. Elkarrizketa horren ildoari eustea ez da lan erraza izango baina, alferrikakoa ere ez.

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude