Egan
Egan aldizkariaren 2009ko lehen aleko gai nagusia Mikel Hernandez Abaituak Bernardo Atxagari buruz idatzitako artikulua da. Zehazki, Hernandez Abaituak Atxagaren plagioari buruz idatzi du, Obabakoakeko ipuin ezagunetik tiraka. Horrez gain, Iñaki Aldekoak Ernazimentua Lazarragaren literaturan izeneko artikulua idatzi du; Juan Luis Zabalak 2008an argitaratutako euskal liburuen zerrenda plazaratu du; Karmele Igartuak Marina Tsivietáieva-ri buruz idatzi du; Luis Mari Mujikak Arabako euskal toponimiari buruz; Iñaki Zubeldiak Nimen uhartea liburuaren zinemarako egokitzapenari buruz; Jean Etxepare “gaztea”ren Iturraldea nobelaren zati bat ere argitaratu dute.