argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2013ko maiatzaren 06a

Juan Miguel Gutierrez zinemagileak Euskonews-en: "Azken urteetan hainbeste poz ematen dit dokumentalen generoak... Izugarri aberatsa iruditzen zait, eta nago fikzioa sekula ez zaiola hurbildu ere egingo. Fikziozko zintetan, hesi bat ezartzen da pertsonaren eta pertsonaiaren artean. Dokumentalarekin, pertsonarengana hurbiltzen zara; fikzioarekin, aldiz, pertsonaiarengana. Dokumentala ere manipulazioa da, baina askoz neurri txikiagoan".

 

Gotzon Barandiaran idazleak Berrian: "25 urtean antzerkia euskaraz eskaintzen dabilen lagunarekin izan dugu solasaldia (...) euskarazko antzerkigintza larrialdi egoeran dagoela jakinarazi digu (...) Onartzen du, hala ere, urteetan administrazioetako diru laguntzen pentsura bizitzeko ohikeria garatu dutela, ez dutela programatzaile funtzionarioen hormak zulatzen jakin, urtero-urtero diru laguntzak jasoko zituzten ziurtasunez ekoitzi izan dituztela antzezlanak, eta aurreikusten zituzten diru laguntzak eskuratu ez dituztenean, ordaindu ezinezko zorretan ito direla hamaika talde".