Baldintzak, kritikak eta frustrazioa

  • Gizarte-prestazioa joan den urtarrilaren 1etik agortua duten langabetuentzat laguntzak erabaki ditu Espainiako gobernuak, baina horiek jasotzeko hainbat eskakizun edo baldintza bete behar dira. Saria jasotzeko eskubidea dutela uste dutenek lehenik baldintza horien berri izan behar dute, frustrazio gehiago izan nahi ez badute.
Jose Luis Rodriguez Zapatero
Zapaterok abuztuan eman zuen diru-laguntza honen berri.www.psoe.es
Gero eta langabetu gehiago eragiten dituen egoera sozioekonomiko larria dela eta, eta langabezian dauden milaka pertsonei prestazioak amaitzen ari zaizkienez, abuztu betean Espainiako gobernuak egoera arintzeko zenbait neurri abian jartzea erabaki zuen. Laguntza-multzo hori, ofizialki, “Langabezia-babeserako eta txertatzeko programa” izenez bataiatu dute. Beste neurri batzuen artean, langabetuek sei hilabetetan 421 euroko saria jasotzean datzan laguntza berria nabarmentzen da; laguntza hori egoeraren eboluzioaren arabera luza liteke. Hala ere, erabaki honek langabetuak nahastu ditu, agian sariak jasotzeko bete behar diren baldintzak ez direlako behar bezala azaldu.

Nahasmendua sortu duen arrazoi nagusietakoa gehienek baldintzetako baten berri ez izatea izan da: laguntza berria langabezia-saria abuztuaren 1etik aurrera agortu zuten langabetuek eskuratu zezaketen soilik. Hortaz, langabezia-saria lehenago galdu zutenek gogor kritikatu zuten neurria. Azkenean, Espainiako gobernuak baldintza hori zuzendu eta data 2009ko urtarrilaren 1era atzeratu du. INEMeko lurralde-egoitzetan dagoeneko formularioak dituzte, laguntza berria jasotzeko eskubidea duela uste duen orok eskaera egin dezan. Espainiako gobernuak baldintza betetzen duten guztiei informazio pertsonalizatua bidaltzeko asmoa du, Gobernuak berak adierazi zuenez. Urtarrilaren 1eko data ofizialtzen bada, Espainiako Estatu osoan 600.000 pertsona inguruk izango lukete laguntza berriak jasotzeko aukera, planak irauten duen bitartean.

2012ra arte luza liteke

Programa berriak sei hilabete iraungo du eta, exekutiboak hala erabakiz gero, luzatu ahal izango da, ekonomiaren eta enpleguaren egoeraren arabera. Espainiako gobernuak programa berritzeko konpromisoa hartu du langabezia-tasa %17tik gorakoa baldin bada. Baina konpromiso hori dekretuaren hitzaurrean aipatzen da, eta ez artikuluetan. Irizpide horri eusten bazaio eta Espainiako gobernuaren aurreikuspen makroekonomikoak aintzat hartuta, laguntza-programa 2012a bitartean luza liteke. Hain zuzen, Espainiako gobernuak %17,1eko batez besteko langabezia-tasa aurreikusi du 2012. urterako.

421 euroak eskatzeko baldintzak

Hainbat baldintza bete behar dira laguntza berriak eskatu ahal izateko. Eskaera egiten duen orok kontuan hartu beharko ditu, bere asmoa betetzea nahi badu:

-Errentak. Hileko 421,79 euroko saria, gehienez 180 egunetan, jaso ahal izango dute hileko 468 eurotik gorako errenta ez dutenek (lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75). Langabetuak gurasoak, senarra edo emaztea, edo 26 urtez azpiko seme-alabak baditu, familiako kide guztien errentak batu eta guztizkoa kide kopuruaz zatituko da. Emaitzak ezin du 468 eurotik gorakoa izan.

-Prestazioaren edo sariaren amaiera.
Laguntza jasotzeko aukera izateko ordaindutakoaren araberako langabezia-prestazioa edo langabezia-saria agortu behar da programa indarrean den bitartean. Programa abuztuaren 17an jarri zen abian eta sei hilabeteko iraupena du –datorren otsailaren 15a arte–. Horrenbestez, diru-laguntza eskura dezakete joan den urtarrilaren 1etik programa amaitu bitartean langabezia-saria galtzen duten guztiek, beti ere gehienez 180 egunetan.

-Eskaera epea.
Prestazioa edo saria galtzen dutenek 60 eguneko epea izango dute laguntza eskatzeko. Epea amaituz gero, eskubide hori galduko dute.

-Betebeharrak. Laguntza eskuratzen duen langabetuak lanean txertatzeko programa batean parte hartu beharko du.

-Bateraezintasuna.
Laguntza berria bateraezina da administrazio publikoaren beste gizarte-laguntza, gutxieneko errenta edo gizarte-lansari batzuekin. Hego Euskal Herrian, Lakuako nahiz Nafarroako gobernuek laguntza berriarekin bateraezinak diren horrelako zenbait laguntza ematen dituzte.
Autonomoek 1.383 euro bitarteko langabezia saria jaso ahal izango dute
Oraindik erabakirik hartu ez bada ere, Espainiako gobernuak joan den abuztuan lana galtzen duten autonomoei buruzko Lan Ministerioaren txosten zabala aztertu zuen. Orain txostena zabaldu beharko da aurreproiektu bat osatzeko, ziur aski irailean egingo dena. Ondoren parlamentuan jarraituko du bidea, eta oso azkar egin beharko luke 2010ean ofizialki gauzatzea nahi baldin bada. Krisia piztu zenetik 300.000 autonomok utzi dute beren jarduera Espainiako Estatuan, eta orain arte ez dute langabezia-prestazioa jasotzeko aukerarik izan.

Hilero 8,3 euro

Txosten horren edukiaren arabera, lana galtzen duten autonomoek 583 eta 1.383 euro arteko laguntza jaso lezakete, sei hilabetetan gehienez ere. Prestazio hori lortu ahal izateko, autonomoek lan-istripuengatik eta lan-gaixotasunengatik kotizatu beharko dute. Mendeko autonomoek –diru-sarreren %75 baino gehiago bezero bakarrarengandik jasotzen dutenak– eta arrisku-sektoreetan lan egiten dutenek derrigorrez ordaintzen dute. Gainerako autonomoek ez dute zertan ordaindu eta eskubidea izateko kotizatu ala ez erabaki beharko dute. Hilero gutxienez 8,3 euro ordaindu beharko dituzte –gutxieneko oinarri erregulatzailearen %1–, dagoeneko lan-istripuengatik eta gaixotasunengatik ordaintzen duten kopuruaz gain, baina ordaindu beharreko kantitatea urtero eguneratuko da.
Autonomoen hainbat erakunde eta elkartek dagoeneko proposamena kritikatu dute, soilik sei hilabetera arteko prestazioak jasotzen dituelako eta autonomo baten jarduera eteteko finkatutako irizpideengatik. Ondorioz, Espainiako gobernuaren ekimenari alegazioak egingo dizkiotela adierazi dute.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Eguneraketa berriak daude