argia.eus
INPRIMATU
“Asiako fikzioak” Getxophoton
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko ekainaren 30a
Yasumasa Morimuraren argazkia
Yasumasa Morimuraren argazkia
Urriaren 11ra arte egongo da zabalik Getxophoto Nazioarteko Argazki Jaialdiaren 3. edizioa. Asiako fikzioak lelopean,  Japon, Txina, Taiwan edota Hego Koreako hogei argazkilariren obrak izango dira ikusgai Getxoko areto eta kaleetan. Horien artean daude, besteak beste, Yasumasa Morimura, Tomoko Sawada, Wang Qingsong, Yao Lu, Jiang Zhi, Myoung Ho Lee eta Shen Chao-Liang. Erakusketez gain, tailerrak, proiekzioak, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak ere izango dira. Egitarau osoa http://getxophoto.com webgunean kontsulta dezakezue.