Bukatu gabe, askoz hobe

  • Egileak ez zion azken punturik jarri eta hala ere, literaturaren maisulana bihurtu da: bukatu gabe dauden obra batzuekin gertatzen da, klasiko unibertsal bihurtzen direla. Beste batzuekin, nazioarteko arrakasta lortzen dutela, Stieg Larssonen Millenium sailak bezala. Baina, zer balio du bukatu gabeko nobela batek?
Imajinatu: irakurle bat, arrunta, zu bezalakoa; bi begi, bi hanka, agian betaurrekoak. Planeta honetako irakurle gehienek bezala, urte osoan ez dauka denborarik literaturaren klasiko mardulenei behar bezala ekiteko: beti sartzen da tartean lanen bat, erosketak egin beharra, umeak... Eta ezin kontzentratu. Horregatik, abuzturako uzten ditu zapata kaxen tamainako liburuak.

Uda honetan, aspalditik leitu gura zuen nobela bat hartu du: Jaroslav Hasek-en Xveik soldadu onaren menturak. Edizio eder bat hartu, 700 orrialdetik gorakoa, eta eguzkitara etzan zaizu, baita liburua osorik irentsi ere, egun batzuen buruan. Baina azken orrialdean honako oharrarekin egin du topo “Honaino diktatu zuen Jaroslav Hasekek, jada gaixo. 1923ko urtarrilaren 3an hila, ezin izan zuen obra finitu”. Gure irakurle imajinarioak, harrituta, Internetera jo du, informazio bila. Antza, Hasekek sei zatitako nobela idatzi nahi zuen, baina lau bukatu aurretik tuberkulosiak jo, azken eztula egin eta sartu zuten hobira.

Triste geratu da gure alegiazko irakurlea hori jakin duenean. Bizi erdia nobelari eskaini, eta gaitz txar baten erruz ezin bukatu. Gizajoa Hasek.

Baina gero pentsatzen jarri da, hain txarra ere ez dela izango haren patua: bukatu gabe dagoen obra hori Txekiako literaturaren gailur altuenetakoa dela; gerraren aurka idatzitako nobela onenetako bat; geroztik eskribitu diren satira militarrentzat faroa. “Bukatu gabe dauden obra gutxik lortuko zuten hori” otu zaio. Eta animoa piztuta, udarako erreserbatuta zeuzkan liburuen apalera jo du, beste adreilu baten hartzera. Oraingoan meheagoa: Irene Nemirovsky-ren Suite frantsesa, 500 bat orrialde. Hitzaurretik jakin du, ordea, bukatu gabe utzi zuela Nemirovskyk: bost nobelako proiektua, beste egitasmo handi asko bezala, Auschwitz-eko labeetan erre zen 1942an. Etxera bila etorri zitzaizkion egunean bi eleberri zeuzkan bukatuta Nemirovskyk, eta hirugarrenaren eskema.

Berriro ere heriotzarekin egin du topo imajinatzen ari garen irakurleak: idazlearen heriotzarekin, eta bidean zen nobelarenarekin. “Ez da ba oso normala hau...”. Baina tira, Nemirovskyrena utzi, eta aspaldiko liburukote bati heldu dio: Geoffrey Chaucerren Canterburyko ipuinak. Hau bai, hasi eta bukatu du, gustura. Tanto handia izango da gainera: irakurleak irrikaz espero du bere lagun intelektualekin –horiek ere imajinatu egin beharko dituzu– bilduko den unea, liburuari buruzko gogoetaren bat handik edo hemendik sartzeko. Eta unea iritsiko denean, lotsa gutxirekin aitatuko du Barkamen-saltzailearen ipuina; nola istorioak pentsarazi egin dion heriotzaz, diruzaletasunaz... “Bukatu gabe ez al zuen utzi liburu hori?” galdetuko dio lagunetako batek. Eta beste batek baietz, idazle anonimo batzuek osatu zutela obra beraien ipuinekin, adituak ez daudela ados istorio batzuen egilea nor den zehazterakoan, tar, tar, tar...

Irakurle imajinarioak ezin izan dio negarrari kontu egin. Eszena melodramatiko samarra jokatu du, zure buruan irudikatzen ari zaren kafetegi horretan. Baretu denean, lagunei azaldu die azken aldian gertatzen ari zaiona: bukatu gabeko obrak besterik ez dituela irakurtzen, eta gainera, jende gehienak literatura ontzat, are, bikaintzat dauzkala. Ezin sinetsizkoa egiten zaio: nola izango du balio bera egileak bukatu ez zuen nobela batek, azken puntua behar bezala idatzi diotenaren aldean?

Lagun batek kontra egin dio. Esan du: “Batzuetan idazlea da bere obraren etsairik handiena”. Irakurle imajinarioa, esaldiaren gehiegizko borobila entzunda, haserretu egin zaio: “Hori esateko, hobe duzu isiltzea: hori da... boutade bat, besterik ez. Hitzak, hitzak, hitzak”. Lagunak: “Ez: hori da... hori da egia. Zenbat idazle dago munduan, itxuragabeko perfekzionismoaren erruz nobelaren argitalpena atzeratzen duena, urte bat, beste bat... Eta bitartean hau zizelkatu, hemendik kendu, handik gizendu... Azkenean erabat desitxuratuta argitaratzen da istorioa, hasierako garra itzalita...”.

Eztabaidak luze jo du. Zerbitzariak –23 urteko neskatila blonda eta liraina; ala, imajinatu duzun kafetegiaren arabera, Bud Spencerren tankerako gizonkote gordina– ixteko ordua dela esan die. Mahaian zer egongo dira, 30 bat garagardo botila huts? Horrelako zerbait. Bakoitza eramaterakoan eztabaidaren puskaren bat entzun du zerbitzariak: Franz Kafkak ez zituela bukatu Prozesua, Gaztelua eta enparuak; ea Italo Svevoren Bidaia sentimental laburrak merezi ote duen klasiko unibertsalen zerrendan azaltzea; Roberto Bolañoren 2666 bera ere bukatu gabe dagoela, azken partea luzeagoa egin nahi zuelako... Eta noski, Jorge Guillen ezin izan dute aipatu gabe utzi: Canticok lau edizio diferente izan zituela, aldiro gizenago; 23 urte behar izan zituela poetak liburua bakean uzteko.

Imajinatzen ari garen istorioak errealista izan beharko balu, esango genuke lagunak ez duela konbentzitu gure irakurle asmatua; ezta honek hura ere. Baina ez gara gure pertsonaiarekin hain zikinosoak izango. Demagun baietz, konbentzituta itzuli dela etxera: bukatu gabeko obrak ere gauza ona direla uste du orain. Izan daitezkeela bukatutakoak baino hobeak ere. Are, obra horien balorazioa bi espaziotan egin daitekeela: espazio testualean, batetik, beste edozein lan bezala; baina baita espazio potentzialean ere. Nobela bat, bukatu gabe uzten denean, ez baita testua edo istorioa bakarrik. Testua da, bai; istorio bat. Baina horri gehitu behar zaio “izan zitekeena”. Eta gehitutako balore hori, nahi izanez gero, infinitua da.

Horretaz jabetzeak asko lagundu dio irakurleari, psikologikoki orekatuagoa dago, nahiz eta garagardoek balantza eragiten dioten giltza sartzen saiatzean. Irakurtzeko gogoa dauka. Eta goizeko ordu txikietan Michael Kruger-en Nobelaren amaiera liburutxoa hartu du. Idazle baten istorioa kontatzen du, eleberritzar batean hemezortzi urte inbertitu ondoren, azken esaldiarekin trabatzen dena. Eta hasten da kentzen, eta ia nobela desagerrarazten du. Bain...

Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude