argia.eus
INPRIMATU
Animalia zaharrenak ez zirela ozeanoan bizi esan dute
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko irailaren 09a
Bestelako bizidunik sortu aurretik, Lurrean zelula bakarreko izakiak bizi izan ziren ia 3.000 milioi urtetan. Gero, izaki plurizelularrak sortu zirenean, espezieen dibertsifikazioa oso azkarra izan zen. Baina Kaliforniako Unibertsitateko ikerlari talde baten arabera, lehen izaki plurizelularrak ez ziren itsasoan bizi izan, laku batean baizik.

Aurkikuntza hau Txinako hondakin fosilen azterketetatik ondorioztatu da eta asko harritu ditu ikerlariak, lakuetako giroa askoz ere ezegonkorragoa baita itsasokoa baino. Egia esan, lakuetan gertatzen ziren ekosistema-aldaketek bizirako baldintzak interesgarriagoak izango zirela iradokitzen dute. Dena den, beste aurkikuntza batek hankaz gora jar dezake hipotesi hau, topatutako fosila itsasoan bizi izandako izaki batena bada.