Susperraldiaren ajea

Mikel Zurbano
Uda aurreko adierazle ugarik munduko ekonomiaren krisiaren galga irudikatzen dute: AEBetako uztaileko langabeziaren jaitsiera lehen aldiz hamabost hilabete ondoren, Erresuma Batuko industri produkzioa mantentzea, OECDren indize aurreratuaren iragarpen baikorrak, eta abar. Laster batean hondoa jo eta pizteko joera har lezake ekonomia globalak bi urteetako atzeraldia eta gero. Nolanahi ere, ikusteko dago krisiaren behin betiko itxieraren lehen urratsaren aurrean gauden edo epe laburreko hobekuntza baino ez den. Orain arte hartutako neurrien apaltasunak eta sakoneko mugimenduek bigarren aukeraren alde egiten dute.

Hasteko munduko finantza sistema ez da garbitu. Abuztu hasierako AIG erraldoiaren galeren iragarpenak eta EBZak zein NMFak aktiboen depreziazioez egindako aurreikuspenek hori erakusten dute. Europako ekialdeko herrialde batzuen finantza krisi larriak ere bere horretan dirau. Baina, finantzaz haratago munduko ekonomiaren oinarriak ezin dira lehengoak izan. AEBetan etxeko ekonomiek ez dute berriz ere gehiegizko zorpetzera joko, Txinako ereduak birzentratzeko joera izango du eta atzeraldiak Europaren artikulazio eta politiken koordinazio eza areagotuko ditu. Honek guztiak ez du lagunduko hazkundearen bidea berrezartzeko dinamikan.

Bestalde, krisiaren irteera ematekotan ez da hutsaren truke izango. Egungo krisiaren eragin nabarmenek hiru esparrutan iraungo dute gutxienez. Lan merkatuan, langabezi tasa garaiak luzatuko dira eta malgutasuna areagotu egingo da. Zor publikoak gora egiteak estatuaren krisi fiskala eragin lezake hainbat herrialdetan, ongizate estatua kinka larrian utziz. Hirugarrenez, kapitalen etekin tasa orokorra beherantz akuilatu du krisiak. Kapitalismoa bere ohiko dinamika normalera itzultzeko beharrezkoa litzateke kapitalaren errentagarritasuna berrezartzea eta defizit publikoa irenstea, beti ere langabeziaren jaitsiera lortuz, maila apalean bada ere.

Haatik, hiru helburu hauek bateraezinak dira gaur egun. Lanaren produktibitatea beherantz dator azkenaldian ia jarduera ekonomikoa bera beste, enpresen errentagarritasuna areago jaitsiaraziz. NMFak 2011n langabeziaren gailurra etorriko dela baieztean, errentagarritasuna berreskuratzeko langabeziaren gorakada iraunaraztea beharrezkoa dela onartzen ari da. Susperraldia ematekotan enplegua igotzeke etorriko da, beraz langabezia maila garaian mantenduz. Bestalde, defizita murrizteko bidezko erreforma fiskal birbanatzailea tresna egokia litzateke. Baina, mugimendu sozialak ekiditen ez badu helburu hori gastu soziala berriz ere murriztuz beteko da.

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude