argia.eus
INPRIMATU
Sete Sóis Sete Luas jaialdia antolatu dute Deban
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2021eko uztailaren 14a
Bigarren aldiz iritsiko da Euskal Herrira Sete Sóis Sete Luas jaialdia. Munduko hainbat herrialdetako 30 hirik osatzen dute jaialdiaren zirkuitua: zirkuitu horri esker, herrialde bakoitzeko artistek aukera dute atzerrian emanaldiak eskaintzeko. Aurten irailaren 4tik 6ra Deban antolatu dute. Herri musika, kaleko antzerkia eta arte plastikoen inguruko proiektuak aurkeztuko dituzte Gipuzkoako herrian, eta, besteak beste, Deabru Beltzak, Il Parto Nuvole Pesanti eta La Gialletta taldeen emanaldiak ikusi ahal izango dira. Jaialdiari buruzko informazio gehiago www.7sois7luas.com helbidean.