argia.eus
INPRIMATU
Lapurren legea indarrean
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko irailaren 02a
Duela hilabete batzuk Martha Dahglen austriarrak Partenoiaren zati txiki bat Greziako gobernuari itzuli ziola jaso genuen atal honetan bertan (2.178. zenbakia), eta gobernu eta entitate handiek halakorik egin ez izana salatu. Bada, Atenasko Akropoliaren museo berria zabaldu dute, baina Partenoiaren frisoari eskainitako aretoa hutsik dago oraindik. Marmolezko pieza ezagunak Londresko British Museumen daude eta, hango arduradunen esanetan, beraiek dituzte eskubide legalak. 1801ean lapurreta lotsagabea babestu zuen lege zaharkitua noiz ordezkatuko du gizalegeak?