argia.eus
INPRIMATU
Nefertitiren adina zalantzan
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko uztailaren 28a
Nefertitiren bustoa
Nefertitiren bustoa
Henri Stierlin historialari suitzarrak Nefertitiren busto ezaguna faltsua dela esan du. Ustez pieza ezaguna aurkitu zuen Ludwig Borchardtek 1912an eginarazi zuela dio Stierlinek, erreginaren lepokoetako baten euskarri izan zedin. Bustoak sorbaldak bertikalean ebakita dituela dio suitzarrak, eta egiptoarrek horizontalean moztu ohi zituztela. Horrez gain, begi baten falta erabili du argudio: “Iraina da hori antzinako egiptoarrentzat, estatuek pertsona bera ordezkatzen baitzuten”. Beste historialari batzuek eta Berlingo Altes Museumek berehala gezurtatu dute Stierlinen teoria polemikoa.