Bi mundu abertzaleen arteko zubi lanaz

EAJ-K SOBERANISMOARI  ez diola uko egin baietsi zuen EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk alderdiaren 114. urteurrenean Bilbon. “Baina norbaitek pentsatzen badu baietz, pentsa dezala geldiune hori teknikoa dela”, gaineratu zuen. Abertzaletasunaren egungo egoera jorratzen duen LARRUNeko 113. zenbakian, Xabier Arzalluzek honakoa zioen: “EAJko Batzar Nazionalari galdera hau egingo nioke: independentistak zarete, bai ala ez?”. Joan den asteko ARGIAn egindako elkarrizketan, Iñigo Urkulluk bere burua abertzaletzat eta, beraz, independentistatzat jotzen zuen. Ez zuela alderdiko kideekin publikoki eztabaidatzen gaineratu zuen, baina zeharka edo zuzenean Arzalluzi erantzuten ari zen.

EAJk noraeza handia bizi du Jaurlaritza eta Ibarretxe lehendakaria galdu ondoren, eta diputazioak eta krisiari aurre egiteko proposamena erabiliz, ekimenari eutsi eta PSOE-PP tandemean kontraesanak sortzen saiatzen ari da. Ez dirudi fruiturik emango duenik, baina burua agertzea ahalbideratzen dio.

Garrantzitsuena, ordea, norabidea da eta aldizkari honetan Urkulluk EAJk “Estatutu Berriaren garapena aldarrikatzen jarraitzen duela” esan berri badu ere, ez da hori Sabin Etxeatik bultzatzen dena, ezta gizartean jeltzaleez perzibitzen dena. Abertzaletasunaren eremuan eztabaida eta hausnarketa zorrotza dator epe laburrean eta, alde horretatik, EAJz zabaltzen diren ikuspegietan Urkullurena baino argigarriagoa iruditzen zait Juanjo Alvarez analista eta Bergarako UNEDeko zuzendariak El Pais-en esana: “Abertzaletasun instituzionalak jadanik erre ditu zenbait etapa, eta Gobernuak [Lopezen] aliatu bat aurki dezake hor. Eta ez soilik sozialistak boterera iritsi direlako, baizik eta [EAJ-k] ulertu duelako abertzale mundu erradikalarekiko balizko
enpatiak ez duela inongo zentzurik. Miguel Angel Blancorena oroitzen dugun egun hauetan bigarren Lizarrari buruz ez hitz egitea ez da itxura politiko zehatza gordetzeko, ezta elektoralista ere. Atzera bueltarik ez duen EAJren jarrera bati erantzuten dio, EAJk ez baitu, inongo kasutan, atzera egiterik nahi”.
                                                                                         
UDAZKENA dago aurrera begira, polo soberanistaren eraketarako iragarritako data ospetsua. Baina denak adierazten du luzeagorako joko duela eraketa horrek, noizbait gauzatzen bada ere. Oso modu lausoan baina ETAren ondorengo garaietarako badirudi bi molde egituratzen ari direla abertzaletasunean, EAJren inguruan bata eta ezker abertzale zabal baten inguruan bestea.
Hausnarketa sakona behar da logikoa den abertzaletasunaren egituraketa horri buruz; hausnarketa behar den moduan bi mundu horien artean behar den zubi lanaz. Zubi lan hori barik, nekez hel gaitezke gatazka bortitzaren irteera duin batera; nekez hel daitezke bi mundu horiek abertzaletasunak bat egiten duen gutxieneko horretara. Eta gutxieneko horretatik abiatu barik ez dago erabaki eta eraiki ahal izango duen euskal subjektu sendorik eratzerik.

Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Eguneraketa berriak daude