argia.eus
INPRIMATU
Euskara ez da ardatz izango
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko uztailaren 28a
Bagenekien bazetorrela baina orain egin da ofizial Isabel Celaá buru duen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartutako erabakia: Haur Hezkuntzan euskara ez da izango hizkuntza nagusia, aurreko Jaurlaritzak onartutako curriculumak zehazten zuenaren kontra. Haur Hezkuntzan bezala, hezkuntza sistemako gainerako etapetan ere gauza bera egin nahi du sailburuak. Euskara ardatz ez zuten ikasleek hizkuntza horretan lortutako mailaren berri izan genuen bere garaian. Celaák azalduko ahal digu oraingo ikasleek nola lortuko duten legeak ezartzen duen euskara maila.