Afrikar polit... polit nintzela baina larrua beltz

  • Asteotan herrialde aberatsetako milioika gizon eta emakume zuri eguzki galdatan etzanda saiatuko dira larruazala belzten. Aldi berean, munduko milioika emakume beltzaranek edozein krema edo ukenduz igurzten dute larrua, itxura argitu eta aberatsen estandarrera hurbiltzeko.
Claudia Wambululu, jatorria Kongo eta Ugandan izanagatik Suitzan bizi den top modela
Paris, Gar du Nord geltokia,  arratsaldeko bostetan. 35-40 urteko hiru emakume gazte sartu dira metroan. Haietako batek, liho beixezko soinekoz jantziak, lagunei diotse abuztuan Brazzavillera eta Kinshasara joango dela eta dagoeneko hasita dagoela azala zuritzeko tratamenduarekin. Ezagutzen du horretarako produktuak saltzen duen boutiquea. Ez du errepikatu nahi 2007an egin zuen hankasartzea, oporretan joatea berezko larruazal beltzarekin. Marka garestizko arropak zeramatzan arren soinean, inork ez baitzion arretarik jarri. Are okerrago, haren aitak berak ere ez zion sinetsi Paristik zetorrekin: jakina omen da paristarrek kolore argia dutela.

Pasarte horrekin abiatu du Bedel Baouna kazetariak “S’éclaircir la peau a tout prix!” (Larruazala argitu kosta ahala kosta) artikulua, Afrik.com gunean. Mundu osoan dago joera, Mendebaldeko zurien estandar estetikoetara hurbildu nahi duten jende beltzaranen artean, larruazala zuriagotzeko. Baina Afrik.com frankofonoak kronikan Frantziako eta Afrikako beltzen arteko kasu ugari aztertu ditu.

“Zuritzeko produktuen saltzaileak –dio Bedel Baounak– aberasten ari dira, erabat legez kanpo  arren denen jakinaren gainean Frantzian eta legalitate barruan Afrikan. Senegalen, Kongon, Kamerunen, Malin eta bestetan, saltzaileok horretara bultzatzen dituzte gizartean nabarmentzea lortzen ez duten emakume eta gizonezkoak”.

Ez, Michael Jackson ez da izan beltzen artean salbuespena, zuritzeko obsesioa –bestelako patologiaren batekin nahastuta– azken muturreraino eraman duen adibide bitxia baizik. Gainerakoan, milioika jende ari dira egunero larruazala argitzeko pomadak kontsumitzen. Batez ere emakumeak, baina gizonak ere gero eta gehiago.

Produktu eta terapia zurigarri guztioi Senegalen wolof hizkuntzazko khessal izena ematen zaie. Hizkuntza bakoitzak dauka berea, hain dago zabaldua larruazalari pigmentu beltzarana galarazteko joera. Afrikan saltzen diren kosmetikoen %20 omen dago lotuta tratamendu horiekin, eta antza denez Indian askoz larriagoa da oraindik: han kosmetiko salmentaren erdia larruazala zuritzeko ukendu eta abarrek osatzen dute.

Usatuenak Hidrokinonak dira. Berez, produktuok argazkien errebelatzeko erabili izan dira, hortik atera kontuak. Frantzian debekatuta daude, baina errez aurki daitezke, antza, denda ezagunetan ere eta aldiz Afrikan erabat libre saltzen dira. Europan errezago dira aurkitzen kortisona daramaten kremak, larruazaleko gaixotasunak artatzeko errezetatzen direnak baina dermisa zuritu ere egiten dutenez emakume askok baliatzen dituzte. Diruz estuago dabiltzan batzuek lixiba igurzteraino iritsi daitezke.
Ukendu eta pomadez gain, injekzio bidez ere hartzen dituzte kortikoideak itxura zuritzeko presa duten askok.

Emakume beltz hiritartu gehienak

Urteotan medikuak gero eta sarriago aurkitzen dira larruazalari egindako eraso bortitzon kalte larrien aurrean. Azalean eragindako orbain eta bestelako arrasto sakonetatik eta ekzematik abiatu eta begietako glaukoma edo diabetesa edo hipertentsioa arteraino zerrenda luzean.

Afrik.comeko artikuluak muturreko kasu bat aipatu du, berrikitan Frantzian 47 urterekin hil zen emakume kongotarrarena: familiakoek elkarri kolpeka egin zuten borroka hileta egunean, sorginkeriaz hil zutela eta beste... egia xinpleagoa zera zenean, alegia emakume gajoak erabili zituen kortisona, merkuriodun ukendu eta abarren ondorioz azaleko kantzerra jasan zuela.

Gutxitan iristen dira kalteak hain urrun, baina larruazala hondatua duten emakume beltzena dagoenekoz epidemia omen da, Afrikan eta baita Europan ere. Telebistetan maiz aipatzen da gaia, erreportaje mamitsuak ikus daitezke Interneten bai idatzizkoak eta bai irudizkoak. Azkenean, agintariak ere hasi dira arazoa haintzat hartzen. Baina nola ipini hesiak jendeek hain sakon sentitzen duten behar bati?

Mundu osoan zuritasuna ederra da. Larruazal argia lotzen zaio diruari, aginteari, gizarte maila onari. Jatorriz jende zuriz osatutako gurea lako gizarteetan, diote antzina larruazal beltzak soroko lana salatzen zuela, ugazabaren andrea askoz zuriagoa zelako. “Maitiak galdegin zautan” kantan nabarmen ageri denez: “Polit... polit nintzela baina / larrua beltz”. Indian, berriz, goi mailako jendeak zuriagoak izan dira beti, inbasore arioen oinordekoak zirenez, antzinako aborigen txiroak baino.

Afrikarren kasuan, Les belles noires blogak zuritzearen inguruko ohar eta informazio oso onak eskaintzeaz gain, zuritu nahia lotu du oinarri historiko, soziologiko eta psikologikoekin. Alde batetik, oso aspalditik sekulako garrantzia eduki dute kolonizazioak eta esklabismoak beltz ororen gain, jende beltzaranaren esterotipoak (sudur motza, ezpain lodiak, kolore txit beltza...) giza maila apalagoarekin lotuz.

Azken urteotan komunikabideek  sakondu egin dituzte sentsasio horiek, edertasunaren eredutzat kolore argiko emakumeak edo gehienik mestizoak bihurtuz. Horrek ekarri omen du gizonek emakume argiagoari begi argiagoz erreparatzea, emakumearen klaseak hura bereganatu duen gizonarena  nabarmenduko duelakoan.

Les belles noires blogak esplikatzen duenez, tratamendu zuritzaileok, aurrez aipatu diren kalteez gain, beste arrisku hau ere badakarte: ukendu edo injekzioak bapatean uzten badira, larruazala hasieran zena baino are beltzagoa geratzen dela eta gainera klase askotako orbain eta markak azaltzen direla. Batetik, ezin aski zuritu, eta bestetik beltz izatea berriro onartzen hasitakoan, ezin atera gurpil zorotik.

Hori gainditzeko bide bat beltzaren edertasun estetikoaren aldarrikapena da. Adibidez, hala egiten du, eta arrakastaz, Khadi Sy Bizet doktoreak Le Livre de la beauté noire (Edertasun beltzaren liburua) ezagunarekin.

Larruazala zuritzeko teknikez ez baina kolonizazioaz geroztik Zuriaren eta Beltzaren arteko harremanez idatzi zuen Frantz Fanonek Peau noire, masques blancs 1952an. Aljeriaren askatasunaren alde borrokatu zen psikiatra honek kolonialismoaren mekanismo psikologikoak aztertu zituen, beltzaren aldetik: “Beltzak zuria bezalakoa izan nahi du. Destinu bakarra dauka, destinu zuria”. Eguzkipetik babestuta zuriok ere irakurtzea on genukeen liburu zahar berria.

Informazio gehiago:

 
- Afrik.com-eko artikulua
- Emakume beltzaranak zuritzeari buruzko erreportaje laburra frantsesez
- France 2ko beste erreportaje bat, oso ona hau ere
- Gaiari buruzko mahainguru argigarria frantsesez La 5 telebistan
- Zuri nahia Indian France-2 telebistan
- Les belles noires blogean larruazal beltza zuritzeaz mediku baten laguntzaz errespeto handiz idatzia

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude