Mende erdi

Iñigo Azkona
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Efemeride egokia izan zitekeen patxadazko atzera begirakoa egiteko. Diktadura, industrializazioa, ikastolak, autonomia estatutuak, departamendua, koofizialtasunaren lorpenak eta miseriak, Lizarra-Garazi... Auziak itxi barik egoteak ezinezko egiten du argilunez mintzatzea. Ilun derrigortuen eta debekatutako argien adierazpen askatasun murriztea bizi dugu.

Espainiak arrakasta nabarmenak lortu ditu: Lizarrako lezioak beretzat hartu eta Bushen aldia ezin hobeto probestu du (Putinek Txetxenian lortu duen legez). Eta independentismoak ez du lortu oldarrari neurria hartzea. Ondorioa argia da: sufrimenduaren/errepresioaren sozializioa, ETAko militanteetatik ezker abertzaleak nolabaiteko harremana daukan edozein arlotara. Eta Europaren legitimazioa, azkenik. Aznar atzean utzita Espainiak Europako herririk ezkertiarrenaren fama dauka. Gorria hautsia baino lehen.

Diktadura egonkortu zenean abertzaletasun modernoa sortzeko gai izan ziren, 1968ko haize iraultzaileetan egokitzen asmatu zuten. Militarrek beren neurrira baimendutako trantsizioan ere –eta are gerra zikineko urteetan– oldar armatua auzo eta herrietako behetik gorako lanarekiko modu paraleloan garatu zen. Estatua eratzeko zutabe sendo horiek kale egin zuten, horratik. Sobietar inperioaren erorketari neurria berandu hartu (Lizarra, 98) eta New Yorkeko erasoen ondorioak iragarri ezinik, etsipenean murgildu da independentismoa –hala ere, kritikak kritika, borrokatzeko eta sufritzeko gaitasun harrigarria duten milaka lagunen ausardia aintzat hartu behar da–.

Duela mende erdi, hondoa jotako abertzaletasuna berreraikitzen asmatu zuten. Gaur 800 preso, Nafarroa-EAE inoiz baino urrunago eta gerrilla bideak ezinbesteko duen kanpoko babesa erabat agortuta dago. Alde du Espainiaren izaera: Europako aberats berriaren konplexuarekin jarraitzen du, eta ondo dakizki bere demokraziaren mugak. Barneko nazioen arazoarekin Belgikak edo Erresuma Batuak legez jokatzen saiatu ordez, kuarteletako urduritasunaren berriak datozkigu behin eta berriz zeinen hauskorra den gogoratu bezain laster –bidenabar, behin eta berriz borroka armatuaren zilegitasun handiena emanez–. Ibarretxeri argi utzi zioten eta atzera egin zuen. Hurrengoan, Espainiaren izaera ondo ezagututa –Eskozia? Groenlandia?– neurria hartuta izatea du independentismoak kanpoko erronka. Eta barnekoa, zailena: benetako indar metaketa. Iraganeko bizioak, hegemonismoak eta matxokeriazko bular kolpeak bazter utzita, XXI. mendeko independentismoa berreraikitzea.

Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude