argia.eus
INPRIMATU
Getxophoto erakusketak Asia izango du ardatz
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko uztailaren 21
“Asiako fikzioak” lelopean egingo da Getxophoto (http://getxophoto.com) erakusketaren 3. edizioa, irailaren 10etik urriaren 11ra bitartean. Txina, Hego Korea, Taiwan eta Japoniako argazkilariak bilduko ditu besteak beste. Getxoko kaleetan hogei erakusketa paratuko dituzte eta horien harira beste hainbat ekitaldi izango dira: proiekzioak, bertso saioak, hitzaldiak...