Mariana Uharteak
Ozeano Barean dagoen Marianen Hobia ospetsua da, ustez han dagoelako mundu osoko itsas-azpiko sakonerarik handiena. Duela gutxi, Nereus ibilgailu robotikoa 10.902 metroko sakoneraraino jaitsi da bertan. Orain arteko ibilgailuen artean Nereus izan da sakonera handienera heldu dena; horrek bide berriak zabaldu ditu itsas hondoen esplorazioan.
Sakonera handietan dagoen presioak ezinezko egiten du gizakien presentzia eta ibilgailu ez-tripulatuak dira, oraingoz, bertara iristeko dugun aukera bakarrenetakoa.
Nereus-ek bi gidatzeko era ditu, bata mikrozuntz optikoa duen kable bidezko gidaketa, eta gidaketa autonomoa. Orain arteko jaitsieretan ibilgailuak ez du kalterik izan eta horrek asko poztu ditu ikerlariak. Itxaropena dago laster itsas-hondoko irudiak izango ditugula ikusgai; seguru harrigarriak izango direla.