argia.eus
INPRIMATU
Zulo beltz “txikiak” ere badaude
Joxerra Aizpurua Sarasola 2021eko ekainaren 30
Orain arte ezagutzen ziren zulo beltzen tamaina eguzkiarena baino milioika aldiz handiagoa da. Baina Frantziako Espazio-Izpien Ikerketarako Zentroko astrofisikariek adierazi berri dutenez, eguzkiaren masa baino 500 aldiz handiagoa besterik ez den zulo beltza aurkitu dute Lurretik 290 milioi argi-urtera.

Zentroko Sean Farrell ikerlariaren arabera, zulo beltz handiak zulo beltz ertainen arteko elkarketaren ondorio izan daitezke; beraz, egiaztatzeko bidean izan daiteke orain arte teoria hutsa zena.

Aurkitu berri den zulo beltzari HLX-1 izena ezarri diote, eta eguzkiak baino 260 milioi aldiz argitsuagoa da. Aurkikuntza honi esker, Esne Bideko eta beste galaxia batzuetako “misterioak” hobeto ezagutzeko bidea zabalduko dela uste da.