Zpeiz Mukaki, errautsak harroturik

  • Abarkak, galtzerdiak, txapela... eta eskoziar kilt-a. Horixe dute marka bereizgarria Zpeiz Mukaki taldekoek. “Euskal dantza bai, zerbait gehiago ere bai” adierazten duen marka. Elementu arrotzez baliatu bertokoa suspertzeko, haien filosofia.
Zpeiz Mukaki
Zpeiz MukakiZpeiz Mukaki
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Duela hiru urteko udan jaio zen Zpeiz Mukaki, eta ordutik hona astia eta ausardia izan dituzte euskal dantzaren bazterretan pilatutako zenbait hauts harrotzeko. Hamabost bat gazte dira, 20-28 urte bitartekoak, denak mutilak eta denak lapurtarrak, baxenabartar bat izan ezik. Ez liguke barkatuko ez aipatzea. Erdia dantzariak dira, beste erdia musikariak. Baina zer dantza mota, zer musika? Zer ote da hau?

Seguruenik halakoxe galderak egin dizkio bere buruari Zpeiz Mukaki jardunean ikusi duen edonork. Aurrekoan lagun batek, dantzaria bera, eskuko telefonoan grabatutako irudiak erakutsi zizkidan: zortzi mutil karrikaren erdian, euskal tradizioaren arabera-edo jantzita baina eskoziar gona nabarmenekin, Durangaldeako banangoari ekiteko prest. Lehen minutuan dena normal, dena bere lekuan. Eta bat-batean... Hirugarren dantzariak, bere txanda iritsi orduko –dantzariak banan-banan jarduten dira banangoan, badaezpada argipena beharrezkoa den–, ikusleen arteko neska bati heldu dio eta bals goxoa egin du harekin. Musika ere egokiro aldatu da, une zehatzean. Sorpresa gehiago ondoren: hurrengo dantzaria errusiar eran hasi da, belaunak ongi tolestuta, ipurdia ia lurra ukitzen, besoak bildurik. Luze gabe, Hegoaldeko irakurleek ondo ezagun izango duzuen Pajaritos por aquí dantzatzen hasi dira denak batera. Horraino telefonoaren bateriak eman zuena. Ozta-ozta iritsi nintzen Zuberoako godalet-dantzaren pasarte laburra sumatzera.

Lehenbiziko erreakzioa: katxondo hutsak. Bigarrena: aizu, baina dantzari onak, e? Euskal dantza tradizionala, munduko gauzarik serioenetakoa, umore dosi handiz emanda. Zertarako? Erantzuna euren webgunean aurkitu dugu: “Zpeiz Mukakik euskal dantzari errautsa kentzen dio gaurkotasuna eta freskotasuna ekarriz”.

Iban Ithurbide baionarra, taldeko kideetako bat, honela mintzatu zaigu “errautsaz”: “Badira dantza talde batzuk sorkuntzari emanak, baina beste askok beti gauza bera egiten dute. Latza da honela erraitea baina... Folklorea bakarrik ematen dute turistentzat, eta horrekin bizi dira, ez dute beste ateraldirik. Ikusten dugu taldeek badituztela arazo asko belaunaldi berriak erakartzeko, mutikoak batez ere. Guk plazera aurkitu nahi dugu dantzan”.

Plazera, eta haren bidez gazteak berriz erakarri dantzara, mutikoak batik bat. “Aunitzek historiaurrekotzat hartzen gaituzte”, dio Ithurbidek, “erreserban dauden indiartzat”. Kontrakoa erakutsi nahi dute Zpeiz Mukakikoek, euskal dantzak egiteko sortu duten manera bereziaz. “Euskaldunak, euskal kultura, badira garai honetakoak ere”.

Desitxuratzea, errespetu falta, tradizioari iseka... Halakoak entzun behar izan dituzte. Ezin gutxiago espero, askoz gutxiagorengatik berritzaileen eta tradiziozaleen artean lehia bizia pizten den herri honetan. Kortes herriko paloteado-ak Exkixuren edo Kortaturen musikarekin dantzatzea “bekatu” larria iruditzen zaie askori.

Berritasun premia

Joanes Garcia Basurkok, dantzari saratarrak, bere burua defendatzen du: “Sustraiak euskaldunak ditugu, euskal kultura da gure oinarria, eta maite dugu euskal dantza tradizionala dantzatzea”. Izan ere, Zpeiz Mukakiko kide gehienak beren herrietako taldeetan ari dira, arlo “konbentzionalagoan”. Arrunt ongi ezagutzen dituzte, beraz, horietan dauden arazoak. “Tradizionalistek ez dute batere maite guk egiten duguna, baina ez badugu gauza berririk egiten jendea nazkatzen da”. Iban Ithurbideren hitzak dira horiek.

Badirudi, hala ere, tradizioaren aldekoen “presioa” ez dela hain handia Iparraldean, Hegoaldearekin alderatuta. Moldeak hausteko askatasun handiagoa dago. Garcia Basurkok eta Ithurbidek uste dute dantza maila hobea dela Hegoaldean, baina beste alde batetik autonomia gutxiago dagoela, “bada zerbait instituzionalagoa, ‘hau honela egin behar da eta ezin da beste inola egin’, jendea hemen askeago dabil”. Zpeiz Mukaki bat sortzekotan, Iparraldean behar zuen.

Oier Araolaza euskal dantzari buruzko adituarengana jo dugu, eta bat dator Ipar Euskal Herriko giroaz den bezainbatean: sorkuntza-haizeak gogorrago jotzen du bertan, sarritan Bidasoaren beste aldekoek guztiz ongi ulertzen ez duten indarraz jo ere. Are gehiago, euskal dantzaren alorrean posizio ofiziala dela esan liteke, tradiziozaleen iritziak gorabehera; horixe da Iparraldean euskal dantzak egun duen egoera ahula gainditzeko egin den apustua.

Besterik da Zpeiz Mukaki ekimenak zer ekarpen egiten dion sorkuntzari. Betidaniko molde hertsien defendatzaile amorratuak ez direnek ere bere neurrian baloratzen dute hori, Oier Araolazak adierazi digunez. Dantza bere horretan hartuta, bestelako faktoreak kontuan izan gabe, Zpeiz Mukakik ez du aparteko nobedaderik ekarri, ez behintzat sormen aldetik sekulako aurrerapausotzat jo genezakeenik. Hala ere, taldeak proposatzen duenari alde onik ikusten dio Araolazak.

Batetik, Iparraldean nagusituz joan den joerari oldartu zaizkio zpeiztarrak: hein batean kalea berreskuratzea lortu dute, azken urteotan euskal dantza eszenatokira –eta eszenatokira baizik ez–, bultzatu duten haizeen kontra. Webgunean, beren buruen aurkezpenean, argi uzten dute: festatik eta festarako sortutako taldea dira. Karrikan dabilen herri xehea nahi dute dantzan ezarri, horretaz ari dira jendea euskal dantzara hurbiltzeaz mintzatzen direnean.

Euskal Herrian dantza tradizionalak batzuetan izaten duen gehiegizko transzendentzia haustea ekarpentzat jo beharko dugu halaber. Arestian aipatutako lagun dantzaria maiz izan da atzerriko taldeekin harremanean, eta ez du gutxitan aditu honako leloa: “Zuek, euskaldunak, zer serio zaudeten dantzan ari zaretenean!”: Irribarrea, oinarrizko osagaia Europa osoko dantza taldeetan, gurean lekuz kanpo dagoela ematen du. Zpeiz Mukakirekin berriz, segurtatuta dago algara. Umorea da erabiltzen duten amua, dantza eginez norbera dibertitzea badagoela erakutsi nahi dute. Euskal kultura sustatzeko bide hori hautatu dute, eta ez diogu guk zilegitasunik ukatuko. Ondoko galdera ezin izan dugu saihestu ordea:

– Euskal kulturaz trufatzea leporatu dizuete behin baino gehiagotan. Utziko duzuen arrasto bakarra hori izatearen beldur ez zarete?

– Ez, hori da helburua: dantzak plazera ematen duela agertzea. Dena dela, umorez jokatzen dugu baina ez dugu errespetu faltarik. Guretzat aurkakoa da. Errespetu handia diogu gure kulturari.

Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea, eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


2025-03-31 | Usurbilgo Noaua
Zaintza eredua eraldatzeko ahalegin betean segitzen du Usurbilek

Usurbil herri zaintzaileagoa izateko lankidetzan ari diren herrikide, eragile eta erakundeen talde argazkia duzue albiste honi atxikitakoa. Larunbatean Sutegin egindako "Usurbil, herri zaintzailea" izeneko ekitaldian atera genuen. Norabide horretan herri hau egiten ari... [+]


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Eguneraketa berriak daude