“Galizieraz argitaratu zuten, gaztelaniaz ere bai, euskaraz behar zuen orain. Ilusio handia egin zidan, trafiko gutxi baitago bi kulturen artean, hain gertu geografikoki eta hain urrun, aldi berean” esan zuen Albert Sanchez-Piñol kataluniarrak aldizkari honetan (2185. zkia.). La pell freda eleberriaz ari zen, euskaraz argitaratu izanaz. Lander eta Zigor Garrok egin dute itzulpena, eta Txalapartak publikatu du. Kontatzen duen istorioa, independentzia osteko Irlandan kokatzen da: matxino ohi batek irla galdu batera joko du, egurats-teknikari izateko. Bakarrik egon behar zuen irlan, baina sorpresa handiak izango dira gauez.