Hau al dugu ezagutzaren jendartea?

Maddi Soroa
Ezagutzaren jendartean bizi omen gara. Benetako ezagutzaren jendartean bizi gara ala horrela bizi garela sinetsarazi nahi digute? Gizarte zientziei dagokienez zaila egiten zaigu horrela dela pentsatzea, batik bat ekonomiaz mintzo baldin bagara. Izan ere, zalantzak berehala izango ditugu ikusita zer gertatzen ari den finantza eta ekonomiaren munduan.

Ezagutzeko ikasi egin behar da, etengabe gainera. Eta ezagutzaren maila gorena, oro har, unibertsitatean gauzatzen da, non irakasle-ikertzaile prestatuenek protagonismoa duten. Izan ere, ikerlari hauen buruetan egon behar luke finantza eta ekonomia sistemaren ezagutza eta gidatzeko neurrien diseinua, behar den unean praktikan jartzeko. Azken finean, sendagilearen lanaren antzekoa egin behar du ekonomilariak: ahal bada gaixotasunari aurre hartu edo gaixo dagoenaren arrazoiak aurkitu eta sendabidean jarri. Baina, tamalez, ekonomia arloan ez da horrela gertatzen.

Finantza sisteman etengabe produktu berriak eskaintzen jardun dute, egunetik egunera konplexuagoak gainera, eta berauek arautu gabe egoteaz gain ez dira ezagutzen. Haatik, esan daiteke jendeak finantza produktuak eskuratu dituela jakin gabe zer ari ziren erosten; jokaera honek edozein merkatuaren teoria xumeena ere ukatu egiten du. Teoria ekonomiko eta zuzenbidearen aurretik egon dira finantzetako produktuen diseinatzaileak.

Ekonomia errealean pentsamendu ofizialak merkatua mitifikatu eta jendartearen gainetik ipini du: dena merkatua da eta hortik kanpo ezer ez. Baina merkatuak erakunde edo boteredun gutxi batzuen lobbyek kontrolatzen dituzte; bestela begirada bat eman nekazaritzan, autogintzan, petrolio sektorean, energia nuklearrean, eta abarretan dauden lobbyak. Horiek manipulatzen dituzte merkatuak eta prezioak eta erosle gehienak prezio hartzaile besterik gara.

Merkatuen aitzakiarekin, jendarte zibilak ongizatea garatzeko urteetan zehar sortu dituen erakunde oro (langile sindikatuak ahuldu, ezkerreko alderdiak erosi, eta abar) suntsitzen ari dira estatu gehienak, Europako Batasuna (EB) aitzindari delarik. Bestalde, interes ekonomiko boteretsuek antolatutako erakundeen protagonismo eta eragina areagotzen ari da (EBko Kontseilu eta Batzorde, EBZ, MME, NDF, MB, eta abar). Azken finean, merkatu librearen aitzakiarekin, mundu guztiko langileriaren baldintzak parekatzen ari dira eta horren ondorioz bizimodu maila beherantz bidean doa, elite boteretsu baten aberastasuna etengabe hazten den bitartean. Azken hau egiaztatzeko nahikoa da estatistikei begirada bat ematea, non gardenki frogatzen den langileriak herrialdeko aberastasunetik eskuratzen duen zatia murrizten ari dela, merkatuak desbabesten hasi zirenetik.

Krisialdiaren garaietan aldaketarik ez dela egin behar aholkatzen digute, baina horrek ez du horrela izan behar. Aldaketak egin behar dira ekonomia eta finantzen kudeaketan, sakonak gainera. Jendartearen zerbitzuan egoteko printzipio zorrotzak ezarri behar zaizkio bai finantza sistemari, baita ekonomia errealari ere. Arau zehatzak eta eraginkorrak ipini behar dira jendartearen kontroletik ez dezaten ihes egin. Beraz, jendarte zibilak badu zeregin erraldoia ekonomia ezagutzen hasi eta berorren norabidea zuzentzeko. Itxaron dezagun hurrengo krisialdirako gauzak aldatzen hasiak egongo direla.

ASTEKARIA
2009ko uztailaren 19a
Azoka
Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude