Doktorego-tesiak sarean irakurtzeko

  • Euskarazko ekoizpen zientifikoan badute pisua doktorego-tesiek. Orain gutxi arte, ordea, nahiko ezezaguna izan da Euskal Herriko unibertsitateetan euskaraz aurkeztutako doktorego-tesiak zenbat eta zein izan diren. Bilduma osatzen ari dira pixkanaka Inguma datu-basea eta Tesiker proiektua.
Euskarazko ekoizpen zientifikoa
Gaztelerazko edo frantsesezko tesiekin alderatuz euskarazkoak gutxi dira. Nafarroako Unibertsitate Publikoan bi dira euskaraz eginak.Iñigo Ruiz / Argazki Press
Doktore gradua eskuratzeko prestatzen diren berariazko dokumentuetatik, Euskal Herriko Unibertsitatean aurkezten dira gehien euskaraz. 2008ko ekaineko datuen arabera, EHUn 842 irakasle doktore elebidun eta 1.889 ez-elebidun zeuden. Gaur arte unibertsitatean euskaraz 280 doktorego-tesi egin direla jakinik, irakasle euskaldun gehienek tesia gaztelaniaz egin dutela antzeman daiteke. Esan ohi da, nekezagoa gertatzen dela euskarazko tesi bat aurrera eramatea; tesien zuzendari gehienak elebakarrak direlako, epaimahaia osatzeko zailtasunak daudelako, itzulpenengatik, zabalkundea txikiagoa delako… Euskal Herriko beste unibertsitate batzuetan euskaraz egindako tesi kopuruak ere txikiak dira, gaztelaniaz egindakoekin erkatuz gero.

Aurten, Euskal Herriko Unibertsitateak euskarazko tesiak sustatzeko laguntzen deialdi berezia egin du. Aurreko urteetan ez bezala, unibertsitateak emango dituen bekak Eusko Jaurlaritzak edo Espainiako Hezkuntza Ministerioak ematen dituztenen parekoak izango dira. Bi helburu nagusi lortu nahi dituzte honekin guztiarekin; doktore elebidun gehiago sortzea eta euskarazko corpus akademiko eta linguistikoa indartzea. EHUk euskarazko doktorego-tesiak bultzatzeko beste ekimen bat ere badu; Euskaltzaindiarekin batera bi urtean behin antolatzen duen Koldo Mitxelena Saria. Jakintza arlo bakoitzeko euskarazko tesirik onenak saritzen dituzte.

Euskarazko doktorego-tesien katalogoa

Udako Euskal Unibertsitateak kudeatzen duen Euskal Komunitate Zientifiko-Intelektualaren Datu-basea da Inguma (www.inguma.org). Bertan, azken berrogei urteetan unibertsitateko zientzia eta jakintza alor bakoitzean euskaraz ahoz zein idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da. Euskal Herriko unibertsitateetan euskaraz aurkeztutako tesien erreferentziak biltzen dituen informazio iturri publiko bakarra da berau. 1976 eta 2009 bitartean sortutako 325 euskarazko doktorego-tesi daude katalogatuta. Egun, esku artean beste zazpi dituzte katalogatzeko bidean. Alboko orriko taulan ikus daiteke Euskal Herriko unibertsitateetan euskaraz egindako tesien banaketa.

Ingumaren datu-basean topa daitekeen lehen doktorego-tesia 1976. urtekoa da, Rikardo Arrue kardiologoak EHUn aurkeztutakoa. Inguma datu-basearen arabera, 2007an defendatu ziren euskarazko doktorego-tesi gehien, hogeita sei hain zuzen ere. 1992tik urtean aurkeztu diren euskarazko doktorego-tesi kopurua 11-21 bitartekoa izan da.

Inguma datu-baseko arduradun Uxune Martinezek azaldu digunez, euskarazko tesien katalogazioa nahiko lan konplexua izan da. Izan ere, hainbat informazio iturritara jo behar izan dute datuak eskuratzeko, erkatzeko eta egiaztatzeko: Azkue Bibliotekara, HABEko Liburutegira, unibertsitateetako liburutegietara, errektoreordetzetara, hainbat fakultatetako sailetara eta egileengana ere bai. Erraza ez bada ere, oso lan polita dela jakinarazi digu Martinezek, biltzen dituzten datuak benetan interesgarriak direlako. Esaterako, azken hilabete hauetan 80ko hamarkadan defendatutako bost doktorego-tesiren berri izan dute, egile batek emandako argibideak jarraituz.

Dokumentu mota hauek euskarazko produkzioa sustatzen eta komunitate zientifikoa trinkotzen izan dezaketen garrantzia aintzat harturik, UEU euskarazko doktorego-tesiak euskarri elektronikoan argitaratzen hasi zen 2005ean, eta une honetan Inguman bederatzi doktorego-tesiren argitalpen digitala kontsulta daiteke. Proba moduan abiatu zuten doktorego-tesiak sareratzea. Bestalde, produkzio guztiaren azterketa estatistikoa egin zuten 2006 eta 2007 bitartean. Kontuan hartuz datu-basean 36.000 erreferentziatik gora daudela eta azken urteotan datu-baseak 30.000 bisitatik gora izan dituela, datu adierazgarria da gehien kontsultatutako dokumentuen artean digitalizaturiko bi tesi aurkitzea: Josu Amezagaren Herri kultura: euskal kultura eta kultura popularrak eta Bittor Hidalgoren Hitzen ordena euskaraz.

Doktorego-tesien digitalizazioa

Esan bezala, Inguman kontsulta daitezkeen bederatzi tesi horiek sareratzea proba gisa abiatu zen, eta gaur egun hastapeneko lan hori garatzea eta zabaltzea Tesiker egitasmoaren esku geratu da. Euskaraz egindako dokumentazio akademiko-unibertsitarioaren argitalpen digitala eta kontsulta publikoa ahalbidetzeko proiektua da berau. 2007an jarri zen abian. Tesikerren doktorego-tesiekin egiten dute lan, bereziki. Euskaraz egindako produkzioa indartzea, komunitate zientifiko euskalduna trinkotzea eta sustatzea, Internet euskarazko eduki zientifiko unibertsitarioekin hornitzea, eta ikerkuntza unibertsitarioen emaitzak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburu nagusiak. Tesiker ez dago Interneten oraindik.

Euskarazko doktorego-tesien digitalizazioak, egileen curriculumak sustatzeaz gain, aukera ematen die euren lanen erreferentzialtasuna eta agerikotasuna handitzeko, besteak beste. Tesiker egitasmoaren arduradunak, Iosu Ziordiak, ekimenaren zeregin nagusiak zein diren azaldu digu. Batetik, doktorego-tesien kudeaketa dokumentala egiten ari dira. Inguma datu-basean katalogatutako tesietatik abiatuz, datuak esportatu eta datu-base propioa eraikitzen ari dira. Bestetik, egileekiko harremana eta jabego eskubideen kudeaketa lana ere egiten dute. Doktorego-tesia euskaraz egin duten egileei egitasmoaren berri eman eta ekimenean parte hartzera gonbidatzen dituzte. Era berean, egileak dokumentuaren gainean duen jabego eskubide intelektuala kudeatu egiten dute. Horretarako, doktorego-tesi bakoitzaren edizio digitala (ISBN zenbakia), web bidezko kontsulta eta ikerkuntza ahalbidetzeko baimen agiria prestatzen dute. Azkenik, doktorego-tesien argitalpen digitalaz ere arduratzen dira. Tesikerrek egileen baimenarekin doktorego-tesia eskuratu eta argitalpen digitala ekoizten du. Orain arte, 119 tesi tramitatu dituzte 2007-2008 urte bitartean, eta aurten berrogeitik gora eskaera jaso dituzte.
325 doktorego-tesi euskaraz Inguman (1976-2009)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea: 280

  • Deustuko Unibertsitatea: 25

  • Nafarroako Unibertsitatea: 14

  • Mondragon Unibertsitatea: 3

  • Bordeleko Unibertsitatea: 2

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa: 2

  • Paueko Unibertsitatea: 2

Oharra: askotan ez datoz bat unibertsitateek zuzenean emandako kopuruak eta Ingumak emandakoak. Ingumak doktorego-tesi gehiago zenbatu ohi ditu.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude