argia.eus
INPRIMATU
Dantzagunea proiektua abian da Artelelekun
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko uztailaren 14a
Arteleku dantzaren sormenerako eta prestakuntzarako gune gisa ezarri da. Uda osoan hainbat dantza ikastaro eta tailer izango dira, sorkuntzari espazioak eta baliabideak eskaintzeko asmoz. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Dantzaz eta Ertza konpainiarekin batera eginiko proiektua da, eta sektorearen hutsuneak betetzeko hiru lan ardatz zehaztu ditu: espazioak betetzea, dantza tradizionalaren curriculuma egitea eta gazteei bekak eskaintzea.