argia.eus
INPRIMATU
Biarritzeko Big Festibalaren lehen edizioa aste honetan
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko uztailaren 14a
Uztailaren 15ean Biarritzen hiru eguneko musika jaialdia hasiko da, musika joera berrienak plazaratuz. Ekitaldia hiriko gune desberdinetara zabalduko da. Antolatzaileek diotenez “Biarritzek hondartza soilik ez du, jendeak uste duen legez, eta beraz, ahalik eta modurik dibertsifikatuenean antolatu nahi izan dugu ekitaldia”. Musika jaialdi honetan parte hartuko dutenen artean, Joey Starr raperoa edo Supreme NTM hip-hop talde frantziarra daude, besteak beste. Delorean zarauztarrak eta Baionako DJ Madgic ere ez dira faltako.