Ambystoma mexicanum
Arrabio edo uhandre mota batzuek galdutako gorputz atalak berreskuratzeko aukera dute. Gaitasun hori ugaztunei aplikatu ahal izatea aspaldi bihurtu zen zientziaren erronka.
Uztaila hasieran Nature aldizkarian argitara emandako artikuluan, Dresden-eko (Alemania) birsorketa-terapietako zentroko Elly Tanaka ikerlariak adierazi du berak zuzentzen duen taldea gai dela, Ambystoma mexicanum izeneko arrabio espezieari, proteina fluoreszentearen genea sartu ondoren, gorputz atal berria eraikitzeko zelulek egindako bidea eraikitzeko.
Besteak beste, muskulu zaharretako zelulek memoria dutela ikusi dute, eta horri esker gauza direla muskulu berriak sortzeko. Gauza bera gertatzen da nerbioetako eta epidermiseko zelulekin.
Egindako ikerketak beste arrabio mota batzuekin errepikatu nahi dituzte, ea emaitzak antzekoak diren. Dirudienez, aztertutako zelulak eta ugaztunenak antzekoak dira, eta horrek itxaropenaren ateak zabaldu dizkie ikertzaileei.