Norberaren eta legearen azken borondatea

  • Maitatua bezain gorrotatua, heriotza tarteko, liskarren sorburu izaten da maiz. Baina zer ezkutatzen da testamentuen gibelean? Zein irizpide finkatzen ditu legeak herentzia bat uzten denean edo uzten ez denean?
Testamentua
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Testamentuaren bidez, pertsona batek hil ondoren bere ondasun, eskubide eta betebeharrekin zer egitea nahi duen zehazten du idatziz; horrenbestez, herentziaren barruan ondasunak ez ezik –gauza materialak–, eskubideak eta betebeharrak sartzen dira. Halere, testamentua ez da erabat askea, legeak baldintza batzuk ezartzen dituelako.

Zer ulertzen da, baina, ondasun moduan? Edozer gauza material izan daiteke ondasuna, esaterako, txabola bat. Nolanahi ere, horretarako ezinbestekoa da uzten duzun hori zurea dela frogatzeko ondasun horien egiaztagiriak notaritzara eramatea.
Eskubideez hitz egiten denean, hala nola, akzioak kobratzeko, edo burtsan inbertitu denean horren onurak jasotzeko eskubideez hitz egiten da. “Kasu horietan testamentuaren onurak etorkizunean eskuratuko lituzke oinordekoak”, azaldu du Kistiñe Lujanbio abokatu hernaniarrak. Berak gertutik ezagutzen du testamentuen auzia arautzen duen legea, besteak beste, eguneroko jardunean sarri egokitzen zaiolako horren inguruan lan egitea.

Betebeharrei dagokionez, gure gizartean ohikoena zorra izan ohi da; adibidez, mailegu bat. Gerta daiteke herentziaren bidez ondasun bat jasotzea (etxea kasu), baina ondasun hori mailegatuta egotea. Herentzia jasotzen duenak hori dena jasoko du, bai etxea (ondasuna) bai mailegua (betebeharra), ezin baita herentziaren zati bat hartu eta besteari muzin egin. Gauzak horrela, “gerta daiteke norbaitek herentziaz jasotzen duen zorra eskuratzen dituen ondasunak baino handiagoa izatea”. Edonola ere, herentziari uko egin diezaioke, baina orduan herentziaren osotasunari egingo lioke uko.

Seme-alabak, lehen mailako oinordekoak

Ondasunez hitz egiterakoan ezinbestean oinordekoaren figura agertzen da, testamentuaren onuradunarena, alegia. Legearen arabera, oinordeko batzuk derrigorrezkoak dira, baina beste batzuetan edonor izan daiteke. Lehen mailako oinordekoak seme-alabak edo ondorengoak (bilobak) dira. “Eman dezagun aitona hiltzen dela eta sei seme-alaba dituela; horiek lirateke lehen mailako oinordekoak, baina seme-alaba horietako bat aitona baino lehenago hil bada eta horrek bi seme-alaba baditu, biloba horiek hildako aitonaren seme-alaben maila berean egongo lirateke”, argitu digu Lujanbiok.

Gerta daiteke seme-alabarik edo bilobarik ez izatea eta, hortaz, gurasoak edo goragokoak izango lirateke derrigorrezko oinordekoak. Egoera bera litzateke alargunen kasuan ere –seme-alabarik izan ezean– nahiz eta bikoteak eta berak partekatzen zituzten ondasunen arabera egokituko zaion. Legeak lehentasun maila hori hartzen du erreferentziatzat herentzia banatzerakoan. Testamentu oro hiru zatitan banatzen da: legitimoa, hobekuntza herena eta libre xedatzeko herena.

Seme-alabak edo bilobak legitimoari eta hobekuntza herenari dagozkion bi herenak jasoko dituzte. Legitimoa seme-alaben artean banatzen da proportzio berdinetan. Horietako batek berari legez dagokion zatiari uko eginez gero, gainontzeko seme-alaben artean proportzionalki banatuko litzateke zati hori, beti maila berekoen artean banatzen da-eta.

Hobekuntza herena, hautatzen den seme-alabetako batentzat edo gehiagorentzat izan daiteke. Testamentuaren zati horren inguruan ezer zehazten ez bada, legitimoari gehitzen zaio eta seme-alaben artean banatzen da zati berdinetan. Bestalde, libre xedatzeko herena edonori utzi ahal zaion herena da, izan senitartekoa edo ez.

Alargunak erabilera eskubidea jasotzen du

Alarguna dagoenetan nahitaez eskubide bat izango du: usufruktu edo gozamen eskubidea heren baten gainean. Finean, erabilera eskubidea da eta, oro har, bitartean etxebizitza erabiltzeko izaten da. Dena den, Lujanbioren esanetan, “erabilera eskubidea zenbaitetan zentzurik gabe geratzen da, herentziak askotan ez dira-eta ondasunak izaten”. Etxebizitza bat egon daiteke tartean, baina gerta daiteke hildakoak testamentuan zehazki azpimarratzea ez duela alargunak etxebizitza hori erabiltzea nahi, edo alarguna bera izan daiteke bertan bizitzeari uko egiten diona. Kasu horietan usufruktu eskubidea ekonomikoki baloratu egiten da eta testamentuaren gainean dirutan zenbat dagokion zehazten da. Balorazio hori egiteko legeak formula bat proposatzen du: 90 kopuruari alargunaren adina kentzen zaio. Hortaz, 70 urte baditu %20 egokituko litzaioke eta 30 urte izanez gero %60. Alarguna zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta gehiago egokituko zaio, beraz. % hori herentziaren heren baten gainean jasoko du, baina hori seme-alabak daudenean gertatuko da soilik. Etxebizitza erabiltzeko eskubideari alargunak muzin egiten dionean, etxebizitzaren heren bat seme-alaben gain geratuko litzateke eta beste heren bat, hildakoak libre xedatzeko zatian zehaztutako pertsonaren gain.

Usufruktu eskubidea ezkontza tartean dagoenetan soilik bermatzen da eta, hortaz, izatezko bikoteek eta bikote soilek ez dute eskubide hori –legearen aurrean ez dira bikote–. Bananduak badaude, dena epai bidez erabakitzen da.

Normalki testamentuak notaritzan egiten dira testamentu-egilearen bidez. Horretarako norberaren nortasun datuak, ondasunen egiaztagiriak eta oinordekoen ziurtagiriak eraman behar dira. Behin pauso hori eginda, notaritzak testamentua balizkotzat eman dezan herentzia nola banatzen den zehaztu behar da.

Dena den, gerta daiteke hiltzean testamentua eginda edukitzea edo ez, eta hori heriotza ziurtagiriarekin Madrilen edo Parisen dagoen erregistrora joz jakin daiteke. Erregistro horretatik azken borondateen akta jasotzen da, testamentua eginda duen edo ez, eta eginda badu zein notaritzan eta noiz egin duen azalduz. Izan ere, baliteke pertsona horrek hainbat testamentu eginak izatea; kasu horretan egindako azkena izango da baliozkoa, berrienak automatikoki gainontzekoak baliogabetzen baititu. Testamentua egiteko nahikoa da 14 urte izatea eta judizialki gai izatea –mentalki osasuntsu egotea–.

Hildakoak testamenturik egin ez badu, oinordekoen deklarazioa deritzon dokumentu publikoa egin beharko litzateke herentzia eskubidea duten oinordekoak zein diren zehazteko. Behin hori eginda, beste eskriturak bideratzen hasteko moduan leudeke senideak.

Herentzia estatuarentzat

Herentzien inguruan egoera asko eta oso desberdinak eman daitezke; adibidez, gerta daiteke testamentua egin duen pertsona batek bere ondasun guztiak Gobernuz Kanpoko Erakunde bati ematea. Hori posible da derrigorrezko oinordekorik izan ezean. Ildo beretik, seme-alabarik, bikoterik eta gurasorik ez dituen izeba edo osaba batek bere bilobetako bati bere herentzia guztia eman diezaioke.

Beste kasu posible bat izan daiteke testamentua egin ez duen pertsona bat hiltzea eta oinordekorik ez izatea. Egoera horretan estatuak –Hego Euskal Herriaren kasuan diputazioak– hartuko luke ondasunen jabetza, baldin eta familia kide bat agertu eta benetan familiakoa dela ziurtatzen ez badu, orduan hark jasoko bailuke ondasunen osotasuna. Iparraldearen kasuan, Parisera joango litzateke ondasunen jabetza, departamenduek ez dutelako eskumen hori.

Ikusten denez, testamentuen inguruko kasuistika oso zabala da, baina “ia egoera posible denak legean barneratuak daude”, abokatuaren esanetan. Halere, aitortu du testamentua eginda ez dagoenetan prozesua korapilatzen dela.

XIX. mendeko Kode Zibilaren bidez erregulatzen da testamentuaren auzia eta, horrenbestez, beharrezkoa ikusten du Lujanbiok lege hori egokitzea: “Egungo familia eredua ez da garai batekoa, eta lege horrek familia eredu tradizionala hartzen du kontuan”. Bestelako gabezia bat izatezko bikoteen edo bikote soilen kasua da, “bietako bat hilez gero bestea ezer gabe geratzen da-eta”. Egoera bidegabe horiek saihesteko askatasun gehiago ematea proposatu du.

Liskarren abiapuntu

Egun, batzuek testamentua egiten dute, baina beste askok ez, heriotzari zaion beldurragatik sarri: “Askok uste du testamentua eginez gero hilko dela eta hortaz, atzeratu egiten du urrats hori emateko unea”. Dena den, testamentua dela-eta jende asko hurbiltzen zaio, “kasurik gehienetan hildako baten herentzia tramitatzera”. Beste batzuetan, duela urte batzuk hil zen norbaiten ondasun batekin zerbait egiteko jotzen dute beregana, oinordetzan utzi ez zen etxebizitza bat saltzeko edo alokairuan jartzeko, esaterako. Edonola, testamentuak beti liskarren abiapuntu direla adierazi du hernaniarrak.

Pertsona bati legeak ezartzen duen herentzia zatiketa komeni bazaio ez du beharrezkoa ikusten testamentua egitea, bai ordea eskema sinple horretatik ateratzen den zerbait egin nahi bada; hala nola, seme-alaba bati dagokiona baino gehiago eman, edo emazteari edo senarrari usufruktu eskubide horretaz gain, libre xedatzeko zatia utzi.

Beraz, testamentuak legearen joko arauetatik abiatuta eta mugatuta norberaren azken borondatea gauzatzeko aukera ematen du.

Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude