Inkesta soziolinguistikoaren zenbaki gorriak


2013ko maiatzaren 02an
Josu Santesteban
Intuizioak zenbaki bihurtzen direlarik benetan larritzeko arrazoia dugu. Berriki, larritzeko arrazoia harrapatu dut Nafarroan aurkeztu den azken inkesta soziolinguistikoa aztertuta: Euskararen egoera Nafarroan 2008. Nire asmoa inkesta berria 2003an Nafarroako Gobernuak berak eskatutako inkestaren aldean aztertzea zen, biak konparatu eta 2003tik 2008 bitartean Nafarroako egoera soziolinguistikoan agertzen diren joerak atzeman.

Baina hasi eta berehala konturatu naiz 2008ko inkestak balio konparatibo handirik ez duela 2003ko inkestarekiko. Zaila da bi inkesten artean alderaketa sistematikoa egitea biek galdetegi desberdina izan baitute oinarri. Gainera, 2008ko inkestak ez dio inolako erreferentziarik egin aurrekoari, lehenago Nafarroako egoera soziolinguistikoa behin ere ikertua izan ez bailitzan. Deus ez du erran egoeraren aldaketaren gainean, joeren gainean, euskararen biziberritzea agertzen duten datuez edo egoeraren egonkortasuna salatzen dutenez. Nahita ez zaio eman inkestari inolako erreferentzia diakronikorik? Nahita agertu da euskararen egoera argazki bat bezala, eta ez dinamikoa den prozesu baten une gisa? Ni baiezkoan nago.

Bertzalde, inkestak galdemodu zentzugaberen bat ere badu, euskal hizkuntza komunitatearen errealitatea ez ezagutzetik soilik planteatzen ahal dena. Adibidez, Nafarroatik kanpo jaiotakoen hizkuntza-profila eta erabilera aztertu ditu, bereizi gabe kanpotar hori Tolosakoa edo Quitokoa den.
Dena dela, zenbait datu alderagarri kausitu dugu bost urteren buruan euskararen egoera Nafarroan nola aldatu den ikusteko: 2003tik 2008 bitartean, 15 urtetik gorako nafarren artean euskaraz ongi hitz egiten dutenak %10,5 izatetik %11,9 izatera pasatu dira. 15 eta 24 urte tarteko gazteak hartzen baditugu, ia %20 dira egun euskaraz ongi egiten dutenak. Baikor izateko modukoa dirudi.

Baina, 15 eta 24 urteko gazteen hizkuntza gaitasuna eremuka aztertzen badugu ikus dezakegu 2003an eremu euskalduneko gazteen %86,4k ongi egiten zuela euskaraz eta 2008an, aldiz, %78,3k baino ez. Hau da, bost urtetan 8,1 puntu galdu du eremu euskalduneko gazteen euskararen gaitasunak. Bertze modu batez erratea legoke, Nafarroako eremu euskalduneko 15 eta 24 urteko gazteak bost urtetan 8,1 puntutan erdaldunago dira. Eremu mistoan ere adin tarte horretako gazteen hizkuntza gaitasunak 0,5 egin du behera.

Niri bederen, inkesta horrek intuizio bat zenbaki bihurtu dit, zenbaki gorria.

Azkenak
2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Eguneraketa berriak daude