argia.eus
INPRIMATU
Haitzuloetako artea ulertzeko ezinbestekoa
  • Jean Clottes / David Lewis-Williams ::Historiaurreko xamanak

    Gaiak

    Orrialdeak ::271

    prezioa ::23 €

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko maiatzaren 06a
Historiaurreko xamanak
Gaiak argitaletxeak publikatu du Jean Clottes eta David Lewis-Williams-en Historiaurreko xamanak liburua. Haitzuloetako artean interesa duenarentzat, tresna baliagarria izango da liburu hau. Egileak nazioartean sona handia duten ikerleak dira: Clottes Haitzuloetako Artearen Nazioarteko Batzordean lehendakari da, eta Lewis-Williams Rock Art Research Institute-eko zuzendaria. Jatorriz 1996an frantsesez argitaratua, mundu akademikoan eztabaida piztu zuen lana duzu honakoa, xamanismoarekin lotu zituelako historiaurreko artearen adierazpen ugari. Egileen ustez, xamanismoak Eurasian izan zuen sorleku garrantzitsu bat, eta unibertso sinboliko hori lot daiteke Paleolitoko artearekin.