argia.eus
INPRIMATU
Errobiko jaialdia uztailaren 16tik 19ra izango da
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko maiatzaren 06a
Arte adierazpide anitzen erakusleiho den Errobiko jaialdia Itsasun egingo da uztailaren 16tik 19ra. Hainbat emanaldi, hitzaldi eta erakusketa izango dira. Batzuk aipatzearren: Federico Garcia Lorcaren Olerkaria New Yorken lanean oinarritutako ikuskizuna, Hamiet Bluiett eta Kahil El’Zabar jazz musikariekin eta Hamid Ben Mahi eta Gaël Domenger hip hop dantzariekin; Jon Maia eta Kukai konpainia; Mizel Theret koregrafoaren Dorrea izeneko balleta...