Ateak zabaldu behar dira, itxi ez

Estrasburgoko auziak ezker abertzaleko sektore askoren esperantzak latz zapuztu ditu. Edozer aurreikusten zen, baina esperantzak ere handiak ziren... Alderdien Legearen aurkako jarrera agertu dutenentzat, Batasunaren legez kanporatzeak erabat urratzen ditu joko politikorako arauak; hala adierazi da behin eta berriz berau indarrean jarri zenetik. Alde horretatik ezinezkoa da irenstea Estrasburgoko Auzitegiak emandako epaia, nahiz eta berau prestigio handia pilatu duen auzitegia izan –euskaldun askoren aurrean bederen orain lehen baino apur bat gutxiago–.
 
Funtsean, giza eskubideen auzitegi europarrak bat egin du Espainiaren ikuspegiarekin eta ENAMen ikusmolde estrategiko eta ideologiko bateratuak zigortu ditu. Mugimendu zabal horretan egon daitezke Espainiako Kode Penalaren arabera delituak diren jarduerak, eta horiek jazartu eta zigortzen dira. Baina Estrasburgoko auzitegiak, nagusiki une zehatzei lotutako jarduerak baliatu ditu ilegalizazioak zilegiztatzeko: Batasunak deitutako manifestazio batzuetan ETAren aldeko eta bestelako oihuak entzun izana, zenbait udalek etakideak herriko seme-alaba kuttun izendatu izana, Batasunaren webgunean Amnistiaren Aldeko Batzordeetako ikurra erabiltzea... Horietako ‘froga’ asko ez lirateke delitu gisa hartu behar, eta beste batzuetan deliturik bada, pertsonek izen abizenak dituzte edo, esaterako, ekitaldi zehatzak legez kanpo ere jar daitezke.
 
Baina ez, eta hor dago epai honen larritasuna, ustezko jokaera horiek multzoan hartu eta Batasuna eta ETA bat izatearen tesia onartzen du zeharka. Areago, atentatuen aurrean isilik mantentzea bera delitu bilakatzen du: “Zenbait egoeratan, isiltasuna sostengu zehatza izan daiteke”. Alarma soziala aipatu da horretarako, baina bitxia da, badirudi 40 urtetan ez dela alarma sozialik izan, eta 2003tik aurrera bai. ETAren aurkako borrokan estrategia aldatu izanari –“dena da ETA”– orain alarma soziala deitzen zaio.
 
Batasunak aspaldi dauka oso aldapa gora politikan aritzea eta honek bidea tentetu dio, zalantza barik. Ezker abertzaleak, bai barne mailan duen eztabaidan, bai ildo burujabearen bultzadari begira, oso kontuan hartu beharko du errealitate berri hori. Espainiak ongi erabili ditu Europako hariak eta emaitza ona lortu du. Epaiak, gainera, bestelako erabakiak ere erraztu ditzake, aspalditik ari da zurrumurru gisa Frantziak ere Batasuna legez kanpo jar dezakeela. Han ez dago alarma sozialik, baina beti esan liteke hegoaldeko auzokoarena nahiko dela.
 
Epaiak ez du euskal gizarteko egoera politikoa aldatzen: Alderdien Legeak eskubideak urratzen ditu orain ere. Egiten duen ekarpena errepresioaren eremukoa da eta, beraz, arazoaren muinari ihes egiten diona. Auzitegiak garrantzitsuak badira ere, oraingoz euskal gizartearen iritzia baliotsuagoa da, eta berau modu askotan agertu da Alderdien Legearen aurka; edo pentsatu beharko da berriz ere, herritarren borondateak eta iritziak bakarrik balio duela ETAri desagertzeko esaten zaionean?

Garoñako zentral nuklearra 2013ra atzeratzea arrisku handiko maniobra bihurtu du Zapatero presidenteak, PPk argi adierazi baitu 2012ko hauteskundeak irabaziz gero, zentralaren bizitza luzatuko duela, Segurtasun Kontseiluak hala baimentzen duelako. 2011n ixteko agindua bete ez bada, zergatik sinetsi behar 2013an baietz, areago akaso erabakia PSOEren esku ez dagoenean? Aukera bikaina galdu da eta zalantza airean geratzen da berriz, eta indar handiz gainera, batez ere ikusita egunetik egunera indar nuklearraren aldekoek energia mota honen alde mundu mailan egiten ari diren propaganda.
 
Hamairu urte EAEko lehendakariarekin bildu barik igaro ditu Miguel Sanz lehendakari nafarrak. Ez Ibarretxerekin ez Ardanzarekin. Ez EAEkoek nahi ez dutelako gainera, hauek behin eta berriz agertu baitute horretarako konpromisoa. Sanzek eta UPNk euskal abertzaletasuna erasotzaile gisa ikusi eta saldu dute, foru erresumarekiko begirune ezaren agerle gisa, eta hortik hitza ukatu. Abertzaletasunak ere egin beharko ditu bere kritikak Nafarroaren gaia jorratu izan duen moduan jorratu izanagatik. Baina Nafarroan bizi den euskaldunak eta abertzaleak, badaki Sanzen argudioak bere parrokian erabili eta politika egiteko molde eta aitzakiak besterik ez direla, eta barruko euskal usaina duen orok ere EAEko abertzaleak beste artegatzen dutela. Arazoak hitzaren bidez konpontzeko artea ei da politika, salbu eta Nafarroako Gobernuko lehendakariarentzat. Bildu dira, azkenean, Patxi Lopez eta Miguel Sanz, ekimenak fruitu oso mugatuak izan ditu eta ezin berri gehiegi espero sinatu den hitzarmenetik, baina balio dezala behinik-behin gutxien gutxienik auzokoen artean arrautzak eta esnea lasai asko elkar trukatzen hasteko.

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude