argia.eus
INPRIMATU
Oheko inkomunikazioari buruzko antzezlana
  • Patxi Zubizarreta ::Ohe deseginak

    Kutxa

    orrialdeak ::65

    prezioa ::8€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
Ohe deseginak
Patxi Zubizarretak iaz irabazi zuen antzerkiko Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria, Ohe deseginak lanarekin. 40 urteren bueltan dabiltza antzezlaneko bi pertsonaia nagusiak, Teresa eta Migel. Semea Edinburgora bidali berri dute ingelesa ikastera, eta etxera itzuli direnean, bakarrik sentitu dira. Elkarrekin, baina bakarrik. Eta ohean sartu direlarik, are arrotzago sentituko du batak bestea. Ez da etxekoa izango antzezlaneko ohe bakarra gainera. Bada beste bat, zerbitzugune baten alboan, hotel ezkutu xamar batean dagoena. Eta han ere aurkituko ditugu Teresa eta Migel, nor bere aldetik. Eta haiekin Karlos eta Ursula. Eta ohea, antzezlanak aurrera egin ahala, inkomunikazioaren ikur bihurtuko da.