argia.eus
INPRIMATU
Marko Armspach eta Asisko Urmeneta saritu dituzte Korsikan
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko uztailaren 01
Korsika Hegoaldeko Kontseilu Nagusiak eman die Ezagutzaren Domina Marko Armspach eta Asisko Urmeneta marrazkilariei, Aiacciuko Komikiaren Nazioarteko 7. Jaialdiaren baitan. Bi autoreen urteotako lana eskertu nahi izan dute antolatzaileek, “umorea eta sorkuntza ezinbestekoak baitira kultura hedatzeko”. Decouverte saria, bestalde, Mathilde Domecq sortzaile gazteak jaso du, eta Mediterraneo saria Ric Hochet-en egileek, pertsonaiaren 75. albumaren itzulian. Hain justu, Marko Armspachek, Asisko Urmenetak eta Jokin Larreak sortutako Gartxot komikiak –ARGIAk argitaratu zuen– Mediterraneo saria jaso zuen 2003an.