argia.eus
INPRIMATU
Karbono dioxidorik igortzen ez duen sumendia
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko uztailaren 01a
Tanzaniako Oldoinyo Lengai sumendiaren labak karbono dioxidoa izan badu, baina ez du atmosferara askatzen.

Karbono dioxidoa askatzen ez duen labari karbonatita deritzo eta orain arte itsas hondoetan gertatu izan diren lurrazpiko materien isurietan baino ez da behatu. Gainera, bi kasuetan dagoen karbono dioxido kantitate edo proportzioa berdina da, eta bi kasuetan sodio proportzio berdina dago halaber; sodioa omen da karbono dioxidoa laban finkatzen duena eta atmosferara ihes egiten uzten ez diona.

Karbonatitak aztertu ondoren, Mexiko Berriko (AEB) Unibertsitateko ikerlariek uste dute laba zuzen-zuzenean Lurraren mantutik datorrela. Jakina da mantutik zuzenean eratorritako labak ez duela karbono dioxidorik isurtzen, eta horrez gain mantuaren konposizioa berdina dela munduko leku guztietan.