Estatu dekadentea

Gaizka Iroz
Ben Barka 1965ean desagerrarazi zuten, 2004an Michèlle Alliot-Mariek (MAM) gaiari lotuak eta sekretupean ziren dokumentu guztiak ateratzea agindu zuen. Ondorioz, zer gertatu zen, gutxi gorabehera, jakina da. Desagerketaren arduradun nagusia ez da sekulan epaitua izan eta kolonialismoaren kontrako militantearen gorputza ez da sekulan agertu.

Euskal militante lau desagertu dira frantses agindupean dagoen lurralde honetan. Ez ziren denak erakunde berekoak, bai erakunde armatu bateko militanteak, bizi arrunta egiten zutenak, behintzat atxilotuak izateko aukera guztiak eskaintzen zutenak. Gertakari horiek estatuek, daukaten tresna eta podere guztiarekin, politikaz duten ikuspuntua agerian uzten dute. Horretaz galdetu zaio MAMi Donibane Lohitzuneko plazan, bestak zirela-eta etorria. Hautatu beharko du zer-nolako politikaria izan nahi duen, bera barne ministro izaki gertatu baita azken desagerketa.

Sarkozy jaunak, irrati baten bidez Irango Gobernuari adierazi nahi izan dio hango herriak hauteskundeez egia jakin nahi duela. Iranek petrolio asko dauka, besterik ere, ondorioz Frantziako Gobernuak interes berezia du hango agintearen baitan presio egiteko. Hemen gertatzen denaz “omerta” da nagusi.

Horrela, estatuaren, agintarien botere gehiegikeriak egunerokoak ditugu. Sarkozyk azken komedia Versaillesen antolatu du, erabaki arrunten iragartzeko, adibidez mailegu berria eginen duela, etengabe eginen dituelarik Estatuko kutxen defizitaren estaltzeko, ikaragarria baita. Prentsa mintzaldiaz eta inguruko apainketaz aseko da, lanpostu heste eta seguritate sozialaren suntsitzea, itzalean eginen da, agintean egonez, hauteskundeetako emaitza negargarriak argudiotzat hartuz.
Frantziako Gobernuaren politika irabazi sozial guztien suntsitzera doa, Sarkozyk horren ardura hartu du eta erreformak egiten ditu horretarako. Oposizioa desegin du eta azken hauteskundeek erakusten dute ezkerrak ez duela zereginik, ez duela gaitasunik martxan den makinaren gelditzeko.

Euskaldunentzat une egokia da gogoratzeko Frantziako Estatuaren alderdi ilunak, kolonietan egin dituen desmasiak, deskolonizazioaren garaian sortu dituen gerlak, autodeterminazioaren alde borrokatzen zirenak terroristatzat joz eta preso sartuz. Gogoratzeko Versaillesen bildu diren ordezkariak gurea ez den estatua goraipatzera joan direlarik, han zirenek botere absolutuaren nostalgia entzutera joanak zirela. Euskaldunentzat une egokia bide berria hartzeko, gure buruaren jabe izateko bidea, dekadentea den estatu horren aitzinean gure bidea egiteko.

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude