argia.eus
INPRIMATU
Erakunde publikoen datuak libre uzteko eskatuz wikia zabaldu dute
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko uztailaren 01a
Askatu Datuak ekimena abiarazi du euskal internauta talde batek (Garikoitz Araolaza, Beñat Irasuegi, Mikel Lizarralde, Juan Julián Merelo eta Joxe Aranzabal). Wiki bat zabaldu dute erakunde publikoei eskatzeko diru publikoz osatutako datuak libre uzteko. Eskari hori egiteko dokumentua guztion artean osatzea da wikiaren helburua. Hasierako oinarria argitaratu dute. Besteak beste, datu horiek (informazio geografikoa, toponimia, datu soziologikoak...) formatu eta lizentzia libreekin zergatik eman beharko liratekeen azaltzen dute. Dokumentua euskaraz osatuko da, baina gaztelerara edo beste edozein hizkuntzara itzultzeko edonork lagun dezake. [http://askatudatuak.pbworks.com]