Azkue eta hiperbizkaiera

Resurrección María Azkue
Resurrección María Azkue
Bilbo, 1891. Resurrección María Azkue gazteak Euskal Izkindea gramatika lana argitaratu eta hiperbizkaiera deritzon joeraren oinarri nagusia ezarri zuen. Urte batzuk lehenago, 1948an, Juan Mateo Zabala bilbotarrak, Verbo regular del dialecto vizcaíno lanean,  bizkaieran erabiltzen ziren aditz forma “erregularrenak” hobetsi zituen zaharragoak eta, beraz, jatorragoak zirelakoan. Azkue (1864-1951) bere lehen lan horretan harago joan zen, inoiz izan gabeko formak asmatzeraino, bereziki Astarloa durangarraren Discursos filosóficos sobre la lengua bascongada liburuko zenbait proposamen aintzat hartuta. Hala, esaterako, izan aditzaren orainaldiko jatorrizko adizkiak honako hauek ziren lekeitiarraren arabera: ni nai, i ai, a dai, gu gaiz, zu zaiz, arek daiz.

Hiru iturri horietatik edan zuten XX. mendearen hasieran Bizkaiko idazle aranazale eta garbizaleek eta hizkuntza eredu berria erabiltzen hasi ziren; gerora, Koldo Mitxelenak hiperbizkaiera terminoa aukeratu zuen joera hori izendatzeko. Mendebaleko euskarak gainerako euskalkiekin dituen ezaugarri komunak gipuzkeratik “kutsatutako” forma arrotzak zirela uste zuten eta, beraz, horiek saihestu eta soilik Bizkaian erabiltzen ziren adizkiak eta hitzak aukeratzen zituzten. Adibidez, Bizkaiko literaturan erabat orokorra zen ditu(z) formaren ordez, toki gutxitan erabiltzen zen dauz idazten hasi ziren, aurrekoa ia erabat ordezkatzeraino.

Eredu batuaren aldeko joera hazi zenean, ordea, askok hiperbizkaiera kritikatu zuten, batasun ahaleginei kalte egiten ziela eta. Esaterako, Sebero Altubek garbi salatu zuen mendebaldeko eredu “garbi eta jatorra” bultzatzen zuten gramatikarien ahalegina. Azkuek berak bide hori berehala gaitzetsi eta gaztetako bekatutzat jo zuen. Eta, hala, geroko euskara batua mamitzeko egin zuen lan eskergaren itzalean geratu da Euskal Izkindea goiztiar hura.

Horrek ez du esan nahi, hala ere, lan horrek meriturik ez duenik. Gutxik dute gogoan euskaraz idatzitako lehen gramatika liburua dela –euskaraz idatzi zuen, eta gero gaztelerara itzuli–. Azkue beraren hitzetan: “Erderaz' orainarteko izkiralariak legez' izkinde au izkiratu baneu' arazu ta buruauste gitsiago emon izango eustan nire asmoak, eznintzan itz barririk sortuteko peremina latzean egongo, liburu bi baten ipini bearrik bere ezneuan izango, eta ganera nire lantso onek eukiko dauzan arerio askok' abegi obea egingo eutsen”. Zailtasunak zailtasun eta garbizalekeriak garbizalekeria, Azkuek euskarari eman zion lehentasuna.

Azkenak
2025-01-27 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasten aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka daudela

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude