argia.eus
INPRIMATU
Suzanne Collinsen best-seller distopikoa
  • Suzanne Collins ::Gose jokoak

    Itzulpena ::Koro Navarro

    Alberdania

    Orrialdeak ::419

    prezioa ::19 €

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko maiatzaren 06a
Gose jokoak
Gose jokoak
Suzanne Collins idazle eta gidoilari estatubatuarraren azken nobedadea euskaratu du Koro Navarrok, eta Alberdania argitaletxearen eskutik argitaratu. Urtero, Iparramerikaren hondakinetan 24 gazte behartzen dituzte “Gose Joko” izenekoan parte hartzera. Reality show bat da, funtsean, joko hori: pertsona bakarra bizirik atera daitekeen telebistako programa izugarri bat, Kapitolioaren agintearen erakusgarri. Katniss, hamasei urteko neska bat, izango da tiranoen aginteari aurre egiten ausartuko den bakarra. Etorkizuneko mundu distopikoan girotua, Collinsen liburu honek 200.000 ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan.