argia.eus
INPRIMATU
Gotzon Garateren New York
  • Gotzon Garate ::New York, New York

    Elkar

    Orrialdeak ::168

    prezioa ::14,50 €

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko maiatzaren 06a
New York, New York
New York, New York
Elkar argitaletxeak Ateko bandan sailean berrargitaratu du Gotzon Garateren New York, New York liburua, egilea zendu eta urtebetera. 1988an publikatutako liburuaren edizio zuzendua duzu honakoa, Ainhoa Lendinez Garatek, egilearen ilobak egin baitu testuetako euskararen gaurkotzea. Gainera, Juanra Madariagaren hitzaurrearekin jantzirik aurkeztu dute. Garateren obrarentzat zenbait berrikuntza ekarri zituen liburu honek: batetik, kronikaren generoa landu zuelako, eta, bestetik, euskalki guztietako ekarria bereganatzeko ahalegina izan zelako. Liburua idatzi aitzin, Garatek hemezortzi uda pasa zituen New Yorken, eta zuzenean ezagututako gertakariak dira liburuan kontatzen.