argia.eus
INPRIMATU
Meditazioak garuna indartzen du
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko ekainaren 23a
Muskuluak eta hezurrak indartzeko estrategia ugari dago, baina zer egin daiteke garuna indartzeko? Kaliforniako Unibertsitateko ikerlari talde baten arabera, meditazioa.

Ikerlariek 44 pertsona aztertu zituzten, bi taldetan banatuta, batean meditaziorik egiten ez dutenekin, eta bestea meditazio-tekniketan ohitutakoekin.

Hainbat erresonantzia magnetiko egin zitzaien parte hartzaileei, eta emaitzak oso garbiak izan ziren. Garunen tamaina antzekoa zen kasu guztietan, baina meditazioa egiten zutenek askoz ere garun aktiboagoak zituztela ikusi zuten.

Aktibotasun hori maila mikroskopikoan nola gauzatzen den, hau da, neuronen mailako konexioak nolakoak diren, ez da ezagutzen oraindik, baina hori etorkizuneko ikerketek argituko dute.