argia.eus
INPRIMATU
Eguzki sistema
Eta eguzki-sistema ez bada uste den bezain egonkorra?
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko ekainaren 23a
Eguzki-sistema
Eguzki-sistema
Eguzkia itzali aurretik gure eguzki-sistemako bi planeten arteko talka gerta al daiteke? Galdera horri erantzun nahian Jacques Laskar eta Mickael Gastineau ikerlari frantziarrek ikerketa plazaratu dute.

Euren ustez datozen 5.000 milioi urtetan, hau da, eguzkia itzali bitartean, gauzak orain arte bezala segitzeko probabilitatea %99koa da. Badago %1eko probabilitatea beste zerbait gertatzeko, zer ordea?

Gakoa Merkurion dago. Planeta horren orbita hain da eszentrikoa, non egungo orbitatik ateratzeko posibilitatea badagoen. Kasu horretan Martek eta Lurrak jasango lukete eragina bete-betean; bai talka izateko arriskua, baita grabitazio-indarren eragina ere.

Ikerketa 2.500 simulazioren gainean egin da, superordenagailuak erabiliz. Ikerlariek adierazi dutenez, astroen mugimenduak oso epe luzean aurreikusi daitezke, baina kaos probabilitatea, txikia baldin bada ere, egon badago.